Antzaran EPSZ Kutxa Ekogunearen intsektuentzako hotelen lehiaketara aurkeztu da
Udaberrian azaldu genuenez, aurten Antzaran EPSZk landatzeko sail bat dauka Irungo Udalak maiatzean inauguratu zuen ekobaratzeen esparruan. Udan zehar gogor aritu gara lanean. Baina, argazkietan ikus daitekeenez, merezi izan du; ez soilik partekatutako uneengatik, baizik eta barazki mota desberdinak jaso ditugulako, eta ondoren baita dastatu ere.
Lana oso gogobetegarria izan da maila pertsonalean zein kolektiboan, prozesu horretan hainbat trebetasun garatu baititugu, horien artean bizitzeko eta partekatzeko behar diren trebetasun sozialak, beharrezkoak izan baitira ekobaratzeen gainerako erabiltzaileekin batera erabakiak hartzeko.
‘Intsektuentzako hotelen lehiaketaren’ lehen edizioa ere parte hartzeko aukera izan dugu, Kutxa Ekogunea Fundazioak antolatuta. Jardueran zehar ikasi dugu intsektuentzako hotel bat zer den eta zertarako erabiltzen den, eta, gainera, zentroan horietako bat eraiki dugu.
Ekobaratzean orain arte egindako lanaren balantzea ezin da positiboagoa izan. Espero dugu baliabide komunitario honetan ekarpenak egiten eta ikasten jarraitu ahal izatea.