Adineko pertsona
Animo mezuak Txurdinagabarri Egoitzatik
Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan mezu positibo bat plazaratu nahi izan dugu une hauetan, gizartea gaizki pasatzen ari delarik.
Horretarako, gure eskulan tailerretan letra handiak moztu ditugu, ondoren esaldiak osatzeko, gure egoitzako leihateetan mezu positiboak jartzeko, hurbil pasatzen direnek ikusi ahal izan ditzaten.
“Elkarrekin indartsuak gara”, “Amore ematea ez da aukera bat”, “Aurrera jarraitu behar da” edo “Eguzkia aterako da. Zure leihoa ireki besterik ez duzu egin behar”; horiek dira zabaldu nahi izan ditugun mezuetako batzuk.