AMHko pazienteek emaitza ona lortu dute III. Why Not Futbito Txapelketan
Aita Menniko taldeek orain arte egindako hiru txapelketetan parte hartu dute
Gipuzkoako osasun mentaleko zentroetako 150 pertsona inguruk parte hartu zuten Donostian, irailaren 26an egindako III. Why Not Futbito Txapelketan. Pertsona horietatik, 55 AMHko eta Beasain, Arrasate, Irun eta beste leku batzuetako Aita Menni CRPS zentroetako pazienteak ziren. Aita Menniko neska-mutilek zenbait talde osatu zituzten eta Arrasateko Aita Menni taldeak txapeldunordearen kopa irabazi zuen. Realeko jokalaria izandako Periko Alonsok saria banatu zien irabazleei, eta Ospitaleko harrera-lekuan utzi dute, jende guztiak ikus dezan.
Txapelketa Puiko futbol-zelaian egin zen, 11:00etatik 13:00era arte. Gero, Why Not Fundazioak Vasconia Kirol Elkartearen kirol-instalazioetan emandako bazkaria jateko aukera izan zuten jokalariek. Txapelketa honen antolaketarekin, Why Not fundazioak gizarte-harremanak, erantzukizuna, hobetzeko grina eta errespetua sustatzen ditu; betiere, kirolaren bidez.
Why Not fundazioa 2010. urtean sortu zuten Gipuzkoan, gaixotasun mentala duten pertsonen bizi-kalitatea aisialdiaren bidez hobetzeko helburuarekin.