Asteazken goizetan irekitzen da urte osoan eta Zerbitzu Orokorren Mari Carmen Miciecesek inbentarioa kudeatzeaz gain, erabiltzaileak artatu eta erosketan laguntzen die. Horrela, denda honetara -beren hurbiltasun dendara- etortzen direnek, galletak, azazkal-berniza, paperezko zapiak, desodorantea, larruazala hidratatzeko krema, kolonia, galtzerdiak, azpiko arropa, mantala, pijamak eta beste hainbat gauza eros ditzakete zentrotik irten behar izan gabe.
Horiek dira gehien eskatutakoak, baina beste batzuk ere badaude apaletan eta dendostearen barruan. Pazienteak establezimendu txiki honetan ez dagoen zerbait behar badu eska dezake. Handik egun gutxi batzuetara, Mari Carmen Miciecesek eta eskaerez arduratzen den Rafa Carmonak beharrezko kudeaketak egin ondoren, ospitalean izango du, Arrasatetik ekarrita. Askotariko eskaerak egiten dituzte: hala nola telefono mugikorra birkargatzea edo betaurreko graduatu batzuk jasotzea.
Beste edozein merkataritza-eremutan bezala, pazienteek asko baloratzen dute kalitatea, prezioa eta arreta. Eta prozesu horrek guztiak, hutsala badirudi ere, AMHn ospitaleratuta dauden eta tratamendua jasotzen duen pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du.