America gure egoiliarrak 100 urte bete ditu
Joan den 17an, Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzako amametako batek, America Martinezek, 100 urte bete zituen. Horrenbestez, America gure zentroan mendea bete duten lagunen taldean sartu da, Maria Angeles, Dominga, Teresa eta Carmenekin batera.
Gertaera hain berezi horretarako, Americaren senide talde handi bat etorri zen Txurdinagabarri Egoitzara, adin guztietakoak, eta ospakizunean bat egin zuten zentroko lagun egoiliarrekin eta langileekin.
Gela koloretako paperez apaindu genuen, eta mural bat zintzilikatu genuen, Americaren bizitzaren hainbat unetako argazkiekin; globo handi batzuk ere jarri genituen, 100 zenbakiarekin.
Jaia trikitiaren erritmoan hasi genuen, korua osatu eta omenduari “Zorionak” kantatuz. Ondoren, dantzari batek ohorezko aurreskua eskaini zion Americari, eta tarta bat eraman genuen kandelekin, berak putz egin eta itzaltzeko, laguntza pixka batekin. Lorerik ere izan zen mendeurrenaren amamarentzat, eta opariek hunkitu egin zuten, horien artean eskumuturreko batek. Eta, jakina, egun horretan ondoan egon zirenen zorionak, muxuak eta besarkadak.
Eta, tarta jan eta gero, dantzan eta kantuan jarraitu genuen jaia.