Adineko pertsona
Amaren Egun zoriontsua!
Amaren Eguna zela eta, maiatzaren 5ean jarduera berezi bat egin genuen Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan: amek beti esaten dituzten esaldiak idazten eta mozten aritu ginen, baita gure amengandik zer gauza ikasi ditugun gogoratzen ere.
Horrekin guztiarekin, solairu bakoitzeko sarrerako kontrolak apaindu genituen.
Baina unerik bereziena sorpresa batekin iritsi zen: familiek bideoak bidali zituzten Egoitzan bizi diren ama eta amonak zoriontzeko, eta a zer nolako ilusioa egin zieten hartzaileei!