Amaitu da Oñatiko San Martin Egoitzako Erreminiszentzia Tailerra
Joan den abenduaren 10ean amaitu ziren Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerraren bigarren edizioko saioak Oñatiko San Martin Egoitzan eta Eguneko Zentroan.
Tailerra Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioak (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) antolatzen dute, eta talde txuri-urdineko Beteranoen Elkarteko Alberto “Bixio” Gorriz eta Michel Loinaz jokalari ohiei agur esan zieten.
Atzean geratu ziren egindako 11 saioak, zeinetan, haiekin batera, bizipenak, oroitzapenak, ezagutza eta, batez ere, oso momentu onak partekatu baitziren.
Saioan izan zen baita ere Juan Mari Zorriqueta, FEAFVko lehendakaria, saioetan parte hartu duten Egoitzako eta Eguneko Zentroko langileez gain.