Alkoholik gabeko sangria Txurdinagabarriko sukaldaritza tailerran
Bero garaietan oso egokia, alkoholik gabeko sangria izan da protagonista Txurdinabarri adinduentzako Egoitzan sukaldaritzaren inguruan emandako azken tailerretan.
Taldeka antolatu ginen edari gozo eta atsegin horri lagunduko zioten frutak zuritu eta zatitzeko: sangrian ohikoak diren laranja eta limoia, baina baita ere mangoa eta pomeloa, kutsu exotiko bat emateko. Laranja eta limoia, puskatan jartzeaz gain, zukututa ere joan ziren, alkoholik gabeko udako ardoari lagunduz.
Probatzen, probatzen, azkenean gure gustuko zapore punttua aurkitu genuen. Ederra! Orain ez dugu sangriaren faltarik goiko terrazako askarietan.