Alfonso Sáez de Ibarra: Doluak desagerpenetan askoz ere konplikatuagoak dira
Martxoan, hilaren 9an, zehazki, Ageriko Arrazoirik gabe Desagertutako Pertsonen Eguna aldarrikatzen da. Espainian, gaur egun, argitu gabeko 5.529 desagerpen kasu daude, gehienak nahiko berriak.
Desagepen baten aurrean, familiak eta hurbileneko pertsonek ziurgabetasun handi bati egin behar diote aurre, eta, askotan, luzaroan irauten du. Aldi berean, ahanzturan ez erortzeko borrokatzen dira. Onda Vascako ‘Los podcast’ programan, pertsona bat desagertzeak hurbileko lagunentzat zer dakarren jakin nahi izan zuten. Ana Herrero elkarrizketatu ondoren -2014an Kolonbiako La Guajiran desagertutako Borja Lazaro gasteiztar gaztearen ama da-, Alfonso Sáez de Ibarra AMOko psikologo klinikoaren iritzia eskatu zuten.
Gure psikologoak azaldu zuen desagerpen orori zailtasun handiz egiten zaiola aurre. “Desagerpen orok, galera orok dolua dakar. Dolua sufrimendua inplikatzen duen prozesu bat da, eta esfortzu handia eskatzen du joan pertsona gabe bizitzen ikasteko”, adierazi zuen, eta hau gehitu zuen: desagerpena egoera ulertezinean gertatzen denean, ez dakigunean zer inguruabarrek eragin duten, “nolabait ere egoera askoz konplikatuagoan jartzen gara, sufrimendu psikiko handiagoarekin”. Ziurgabetasuna, zer gertatu den ez jakitea eta ezin ulertzea, “lagun txarra da”, eta, azkenean, neke handiko elementua da, dolua zailtzen duena, desagertutako pertsona babesteko ezintasunarekin batera.
Kike Alonso kazetariaren galderei erantzunez, itxaropenari eustearen garrantziaz, Alfonso Sáez de Ibarrak erantzun zuen “saihestezina dela itxaropenari eustea”, baina gizakiak ziurtasunak behar dituela. Pertsona hil bada, zer gertatu den jakiteak eta gorpua agertzeak dolu prozesua errazten du. Denboran hain luzeak diren kasuetan, itxaropena katramilatuta geratzen da, ezegonkortasun handiko gorabeherak daude, “bilaketaren sugarra piztuta mantentzen lagun dezakeen espiritu positibo hori elikatzeari uzten zaio”. Ezintasunak garaituta, tristurarekin eta egoera depresiboekin zerikusi handiagoa duten sintomak agertzen dira, eta “egoera dolu izoztu moduko batean uzten da”.
Elkarrizketa beheko argazkiko estekan klikatuz entzun daiteke, 10. minututik aurrera gutxi