Alejandro Florit psikologian lizentziatua da Unibertsitate Konplutentsetik, psikologia klinikoan espezialista, jokabidearen aldaketa eta osasunaren psikologiako masterra Unibertsitate Konplutentsetik, Bioetikako masterra Comillaseko Unibertsitatetik, eta Irabazi Asmorik Gabeko eta Gizarte Ekonomiako Erakundeen Zuzendaritza eta Kudeaketako espezialista Ramon Llul Unibertsitatetik.
Ibilbide luzea du Erakundean, eta, besteak beste, Errehabilitazio Psikosozialeko Lerroaren zuzendari teknikoa izan da Madrilen eta Extremaduran. Taldeen kudeaketan duen ezagutzagatik eta esperientziagatik, profilik egokiena da Ahizpa Ospitalarioetan postu hori betetzeko.
Bere gain hartzen duen erronka da gaixotasun mentala, desgaitasun intelektuala eta beste gaixotasun batzuk dituzten pertsonei arreta ematen dien irabazi-asmorik gabeko erakunde baten asistentzia arloa gidatzea, zeinak Espainian 21 zentro eta 200 dispositibo baino gehiago, 8.159 ohe/plaza eta 8.000 profesional baino gehiago baititu. Espezializazio handiko arreta horren ezaugarria, 1881ean hasi zenetik, azken aurrerapen zientifiko teknologikoak eta humanizazio zaindu bat uztartzen dituzten tratamendu eta zainketak eskaintzea da, betiere pertsonak eta haien beharrak erdigunean jarriz. “Gaur egun nire gain hartzen dudan erronka handia da Ahizpa Ospitalarioen asistentzia ereduari eustea dispositibo espezializatuen sare batekin, giza talde aparta batek bultzatuta. Eta aurrerapen zientifiko eta tekniko berriak sartzen jarraitzea, gure gizartean sortzen ari diren beharrei erantzuteko. Erronka berri baten aurrean gaude, hau da: arreta soziala eta sanitarioa integratzen jakitea, pertsonei estaldura benetan integrala eskaintzeko, eta horretan gure Erakundea beti izan da aitzindaria”.
Alejandrok, bere postutik, Erakundearen ildo estrategikoak bultzatuko ditu. Alde batetik, gure gizartean agertzen ari diren behar berriei erantzun ahal izango dien asistentzia eredu bat sustatzea, esaterako, tarteko arretako zaintza sustatzea, non Ahizpa Ospitalarioak dagoeneko erreferentea baitira. Bestalde, aliantzak bultzatzea, osasun mentalean eta beste ezintasun batzuetan dagoen konplexutasun handiari erantzuteko unitateak sortzeko. Eta, aurrekoak bezain garrantzitsua, Enplegu Zentro Berezien garapenaren bidez artatzen ditugun kolektiboak laneratzearen alde egitea.
Jose Antonio Larraz doktorea
Alejandro Floritek zuzendari asistentzialaren postua beteko du, Jose Antonio Larraz doktoreak erretiroa hartu ondoren, zeina zuzendaritza horretan aritu baita 2016. urtean Espainiako Probintzia sortu zenetik. Lehenago, zuzendari mediko aritu zen gure Sagrat Cor OSpitalean, Martorellen. Hura ezagutzeko aukera izan dugunok zalantzarik gabe esan dezakegu profesional bikaina eta pertsona zoragarria dela, baita lankide handia ere. Eskerrak ematen dizkiogu partekatu duygun denbora honengatik eta konpromiso Ospitalarioan hainbeste urtez Erakundeari egindako ekarpen handiagatik. Era berean, orain hasten den bizitzaren etapa berri honetaz erabat gozatzea opa diogu.