“Akustik Histories”, musika emanaldia Soraluzeko Eguneko Zentroan
Joan den martxoaren 22an, Soraluzeko adinduen Eguneko Zentroa Alkarri Elkarteak antolatutako musika emanaldi baten jokalekua izan zen; elkarteak adinduen interbentzio psikosozialaren eta aisialdiaren arloan lan egiten du.
Ekitaldiko protagonistak, “Akustik Histories” izenburuarekin, Ignacio Arriola –gitarra– eta Juan Fernandez –kaxoia– izan ziren. Juan Eguneko Zentroko langilea eta Alkarriko koordinatzailea da. Biek hainbat abesti interpretatu zituzten, eta musikaren historiako hainbat unetara eraman gintuzten.
Emanaldia Alkarrik martxoaren 20tik 24ra antolatu duen Adinduentzako Astearen barruan sartzen da.
[optines1]
[optines2]