Adineko pertsona
Aitona-amonen Eguna ospatzen dugu
Uztailaren 26an Aitona-amonen Eguna da, eta Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzan ospakizunarekin bat egin nahi izan dugu.
Mensajeros por la Paz GKEak 1998an sustatu zuen ospakizuna, eta uztailaren 26ko data hartu zuen: Santa Ana eta San Joaquin eguna, hots, Ama Birjinaren gurasoak eta, beraz, Jesusen amaren aldeko aitona-amonak. Aitona-amona guztien “zaindariak” dira.
Egoitzan data hori gogoratu nahi izan dugu, eta oroimenezko marko bat egin dugu. Haren aurrean jarrita atera ditugu argazkiak.