Aita Menniri egindako omenaldia Eskoriatzako eraikinean, han, lehen zentro psikiatrikoa sortu baitzuen

Martxoaren 25ean, gaur egun, Eskoriatzan dagoen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen egoitza den eraikinean egindako ekitaldi xume baten bidez, Aita Benito Mennik Espainiako laguntza psikiatrikoaren garapenari egindako laguntza eskertu nahi izan genuen. Aita Mennik lehen erietxe-ospitalea sortu zuen hain zuzen leku horretan 1875eko azaroaren 23an.
Aita Menniri egindako omenaldia Eskoriatzako eraikinean

“Giza nolakotasun eta nolakotasun espiritual handiko pertsona zen, gobernatzeko eta antolatzeko gaitasun paregabeekin”, Anabela Carneirok, Ahizpa Ospitalarien Komunitateko nagusi orokorrak adierazi zuen moduan, Benito Menni “abegikortasunaren lekuko bikaina izan zen, eta bere garaiko errealitatearekin konpromisoa zuen ikuspegiarengatik nabarmendu zen”.

Laguntza psikiatrikoan aitzindaria, Espainiako laguntza psikiatrikoko lehen sarearen sortzailea

Erromatik helduta, nagusi orokorrak sortzailearen irudia nabarmendu zuen, laguntza psikiatrikoko aitzindari moduan: “Benito Menni gizakiaren ikuspegi integrala izateagatik eta zientzia eta karitatea barne hartzen zituen laguntza-metodo bat erabiltzaileagatik nabarmendu zen; pertsonen ongizatean oinarritutako kudeaketa egin zuen, eta bere garaiko osasun- eta laguntza-politikarekin elkarlanean aritu zen. Bere eskuzabaltasun sortzaile eta berritzaileari esker, gizarte-justizia handiagoa lortzeaz gain, gaur egun osasun mentaleko laguntza-sare esango geniona sortu zuen”. Ahizpa Ospitalarien nagusiak omenaldi hori laguntza eraginkorra eta solidarioa behar duten hainbat giza beharrekin duen konpromisoa bihurtzea espero zuela adierazi zuen bere hitzaldiaren amaieran. “Bere bizitzaren ereduak harreraren eta abegikortasunaren bideei jarraitzera bultza gaitzala”, esan zuen.

Aita Menni hirugarren karlistadako (1872-1876) zaurituak boluntario moduan artatzeko etorri zen euskal lurraldeetara. Egoitz Zabala, Aita Menni Ospitaleko Boluntariotza eta Pastoraltza zerbitzuen burua izan zen hain zuzen hori gogorarazi zuena, Mikel Tellachek, AMHko zuzendari kudeatzaileak, eta Bixente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak ongietorriaren hitzak esan ondoren. Zabalak azaldutakoari esker, han bertaratutako publikoak Aita Mennik Eskoriatzan lehen zentro psikiatrikoa irekitzeko izan zituen arrazoiak ezagutu zituen. Zentroa antzinako Santo Rosarioa ospitalea izan zen, eta handik sei hilabetetara arrazoi politikoak direla eta itxi egin behar izan zuten.

Benito Menni San Joan Jainkoarenaren ordena berrezartzeko lanarekin jarraitzeko abiatu zen. Gaixotasun mentala zuten emakumeek laguntzarik ez zutela hunkituta, Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioa sortu zuen Ciempozuelosen (Madril), María Josefa Recio eta María Angustias Giménezen laguntzarekin. Baina ez zen haran honetaz ahaztu eta 1898. urtean berriro itzuli zuen gaur egungo Gesalibarko ospitaleak sortzeko: San Joan Jainkoarenaren Ospitalea eta Aita Menni Ospitalea.

Reconocimiento Aita Menni Eskoriatza

Centenario

Omenaldi hau Joan Paulo II. aita santuak 2009ko azaroaren 29an kanonizatu zuen San Benito Menniren heriotza dela eta Aita Menni Ospitaleak antolatutako jarduera-programaren barruan dago.

Aretxabaleko abesbatzaren saioaren ondoren aurresku batekin amaitu zen omenaldia, eraikineko fatxadan plaka polit bat desestali eta gero. Plaka horretan hau irakur zitekeen: “San Benito Menni Figini, ‘Aita Menni’ (1841-1914), Ahizpa Ospitalarien sortzailea. Leku honetan bere lehen ospitale psikiatrikoa sortu zuen, gaixotasun mentalak, haur behartsuak eta Hirugarren Karlistadako zaurituak hartuz”.

Ekitaldira Ahizpak, laguntzaileak eta lagunak bertaratu ziren, horien artean: ahizpa Montserrat Esparza, Aita Menni Ospitaleko Komunitateko nagusia; Begoña Pedrosa, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko errektorea; Ignacio Irusta, Euskadiko Gurutze Gorriko presidentea; Francisco Javier Zárraga, Bizkaiko Gurutze Gorriko presidentea; Ángel Aguiriano, Arrasateko San Joan Jainkoarenaren Ospitaleko zuzendari kudeatzailea; Arantza Iregi, Eskoriatzako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia; José Mari Herce, Obra eta Zerbitzuen saileko zinegotzia; Miren Erdozia, Gizabidea Fundazioaren Patronatuko idazkaria eta Juan Carlos Irizar musikaria.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.
Bideoa: GOIENA

Komunikabideetan agertutako beste aldi batzuk:
– Diario Vasco
– Huhezi