Aita Menniren Eguneko Zentroa Bilbon, gaitasunak taldean mantentzeko eta estimulatzeko leku bat
Hartutako kalte zerebrala edo gaixotasunneurodegeneratiboa duten lagunentzat pentsatua, bere helburua da talde giro batean gaitasunak estimulatzea, interakzioa eta ongizatea bultzauz. Ekintzak funtzionalitatea mantentzera eta autonomia pertsonala sustatzera zuzentzen dira, integrazio soziala bultzatzen duen ingurune batean.
Egunero, Bilboko Egaña kalteko 10 zenbakian, lagun talde txiki bat elkartzen da, estimulazio kognitiboko jarduerak eta ariketa fisikoa egiteko. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroko (CENER) profesionalen laguntzarekin, ongi ezagutzen baitute egoera, eta begirale baten laguntzarekin, modu ludikoen lantzen dute kalte zerebrala sufritu ondoren gehienek jasotako programetan berreskuratu dituzten gaitasunak mantentzeko. ‘Lintze’ jokoan aritzen dira, ‘Nor da nor’ eta beste mahai joko batzuetan, ordenagailuan praktikatzen dute NeuronUP plataformaren bitartez, eta denboraren zati bat fisikoki sasoian jartzen ematen dute, psikomotrizitatea landuz, boccia lehiaketak jokatuz, txirringa estatikoan pedalei eraginez, step-ak eginez…
Bilboko Aita Menni Zentroak zerbitzu soziosanitarioa eskaintzen du.Erreferentziazko begiralek eta terapeutek (neuropsikologoak, logopedak, terapeuta okupazionalak, fisioterapeutak…) harremanetan daude etengabe, pertsona bakoitzarentzako programarik egokienak taldean diseinatzeko.Saioak goizez egiten dira, 10 – 13 ordutegian, edo arratsaldean, 15,30 – 18,30 ordutegian.
Talde giro aberasgarria
Carlos Cañete dispositibo berrihonetako begiralea da, eta, duela egun batzuk familiei azaldu zienez, horrela, errehabilitazioan berreskuratutako gaitasunak mantentzeko eta ahal den guztia hobetzeko lanean jarraitu nahi dutenak Eguneko Zentrora joan daitezke, ekintza motorikoak eta estimulazio kognitiboko jarduera eta jarduera okupazionalak egitera.Izan ere, horrelako ekintzek interakzio soziala eta autonomia ere sustatzen dute.Askotan, antzeko arazoak dituzten beste pertsona batzuk ezagutzeak lagundu egiten du bizitzako arazoetara eta errealitatera progresiboki egokitzen. Erabiltzaileek astean behin edo gehiagotan joan daitezke zentrora.Taldeak berri murritzak dira, eta ezaugarriak kontuan hartuta osatzen dira.Halere, kalte zerebralaren ondorioak hain heterogeneoak direnez, ohikoa da pertsona bakoitzak ‘bere ariketak’ egitea, baina betiere talde giro aberasgarrian.
Helburuak
Eguneko Zentroan eguneroko bizitzako alderdi kognitiboak zein fisikoak lantzen dira, betiere erreferentziazko terapeutekiko komunikazioan.
Dispositibo honetako ekintzak errehabilitazio indibidualarekin batera tu daitezke
Lortu nahi diren helburuak dira:
– Gaitasunak mantentzea.
– Modu ludikoagoan lan egitea, gozamena eta ongizatea bilatuz.
– Pertsonen arteko sozializazioa, komunikazioa eta harremanak bultzatuz.
Ordutegiak
Gaur egun, Eguneko Zentroak astean 5 lantalde eskaintzen ditu:
– Astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 10:00 – 13:00.
– Asteartean:de 15:30 a 18:30.
Beste talde saio batzuk
Eguneko Zentroko saioetako ohiko lanaz gain, CDENERen antolatzen ditugun beste ekintza batzuetan parte hartzea ere bultzatzen dugu, horien artean:
– Sukaldaritza tailerra:zentroko terapeuta okupazionalek zuzentzen dute, maila funtzionala lantzen du, laguntza teknikoak nola erabili erakutsiz, sekuentziak, errezetak… hainbat arazo gainditzeko, hala nola kalte zerebral baten ondoren agertu ohi den goiko adarreko paresia.Asteburuan egiten da, ospitalez kanpoko eremuan, eta ingurune ludiko batean non interakzio soziala eta dibertsioa diren osagai nagusietakoak.Senideak janaria dastatzera joan daitezke.
– Gorputz laneko taldea (yoga, psikomotrizitatea…)
– Informatika taldea
– Fisioterapia taldea egokitzapen fisikorako:gure fisioterapeutetako batek gidatuta, helburua da gaitasuna mantentzea eta erresistentzia lantzea.Aparatuen laguntzaz (zinta, txirringa, step…) talde txikietan lan egiten da (4 lagun), 45 minutuz, eta fisioterapia indibidualarekin bateratu daiteke.
– Uretako fisioterapia
– Hizkuntza taldea
– Hitz egiten laguntzeko taldea
– Irakurketa errazeko taldea
– Estimulazio kognitiboko taldea
Kirol egokitua
Carlos Cañetek azalpenak eman zizkien interesa duten familiei kalte zerebrala duten pertsonentzat kirola egitearen onurei buruz, eta jakinarazi zien Eguneko Zentroan kirol egokituaren praktika ere sustatzen dela, hau da, ekintza fisiko eta kirolekoak, desgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial edo horien nahasketa bat duten pertsonek parte hartzeko egokiak.Ariketa fisiko eta kirol ariketa egokituen programa arlo sanitarioan, hezkuntzakoan, jolas giroan edo are lehiakorrean garatzen da.
Kalte zerebrala duten pertsonen artean kirola sustatzea izan zen ADAM-Aita Menni Kirol Elkartea sortzeko arrazoia.
Kirol egokituak honetan laguntzen du:
Errehabilitazioa, hau da, urrituta dagoen gaitasun bat lehengoratzera zuzendutako prozesu etengabea.
Normalizazioa edo desgaitasuna duen pertsona baten bizimodua normala izan dadin lortzeko prozesua.
Autonomia pertsonala edo kanpoko mendekotasunik gabe bizitzeko gaitasuna.
Integrazio soziala, aldaketak bultzatuz eta inklusio soziala sustatuz.
Norbera hobetzeko nahia sustatzea eta bultzatzea.
Oztopo arkitektonikoak, psikologikoak eta sozialak kentzea.
Autoestimua eta garapen pertsonala hobetzea.