Frantziako Dinan hirian hil zen Benito Menni, 73 urterekin, eta han bertan hasi zen apirilaren 24ean bere heriotzaren mendeurrenaren programa, santuaren omenez. Aita Menni Ospitaleko – Aita Menni Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza Batzordeak han egin du bere azken bilera.
Dinanera egindako bidaian zehar Zuzendaritza Batzordea San Benito Mennik Ospitalean izan zituen lekurik garrantzitsuenetan izan zen.. Ahizpa Ospatalariek eta San Joan Jainkoarenaren Anaiek Frantziako hiri hori aukeratu zuten bere heriotzaren 100. urteurrena hasteko. Aita Menni Ciempozuelosen (Madril) lurperatuta dago, eta udalerri horretan San Joan Jainkoarenaren Ospitale Psikiatrikoa ezarri zuen. Bestalde, Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien lehen zentroa sortu zuen. Ciempozuelosen ospakizunaren programa amaituko da, 2015eko apirilaren 24ean. Benito Menni 1894. urtean beatifikatu zuten eta 1999an kanonizatu.
Aita Menniko zuzendaritza -ezkerretik eskuinera Benito Menni hil zen gelan- honakoek osatzen dute: Irune Galarraga (Erizaintzako zuzendaria), Xabier Altuna (Administrazioko arduraduna), Montserrat Esparza (Nagusia), José Ignacio Quemada (zuzendari medikoa), Jesús Mª Arizmendiarrieta (Giza Baliabideen burua), José Antonio Ezquerra (Gizarte Zerbitzuen zuzendaria) eta Mikel Tellaeche (zuzendari kudeatzailea).
Mendeurrenaren hurrengo ekitaldia
Datorren irailaren 21ean, igandea, 11:00etan, esker onezko eukaristia bat egingo da San Benito Menniren omenez Arrasateko San Joan parrokian. Meza berezi horren ondoren, han, bere ohorez kokatuko den estatua inauguratuko dute.