Aita Menniko zenbait laguntzaile eta ahizpa bisitan izan gara Ciempozueloseko ama etxean
Aita Menni Ospitaleko 45 langilez eta ahizpaz osatutako talde batek Ciempozueloseko ama etxea bisitatu genuen irailaren 18an eta 19an, han ihurtu baitzen errealitate aita Benito Mennik gaixotasun mentala duten emakumeak hartzeko Kongregazioa sortzeko hartu zuen “erabaki eroa”. Madrilgo herri horretan sortu zen 1881ean ospitalearen lehen etxea, hasieran 1.200 emakume gaixo ere artatzera iritsi zena.
Ciempozueloseko ahizpek beren zentroan harrera egin eta gidatu gintuzten, gure ahizpa sortzaile M. Josefa Reciok eta M. Angustias Gimenezek, aita Benito Mennirekin batera, egin zituzten lehen urratsak erakutsiz. Horrela, museoa bertatik bertara ikusi eta geuk ere osatzen dugun historiaren zati bat zeharkatu ahal izan genuen. Gure sortzaileak dauden kaperara ere joan ginen, eta lore sorta batekin omendu genituen. Oso une hunkigarria izan zen, eta gure arretaren hartzaile diren pertsona guztiak gogoratu genituen bertan, hau da, gaixo daudenak. Ondoren, Ciempozueloseko ahizpen hilerrira hurbildu ginen, lehen komunitate hura nork osatu zuen jakiteko eta egindako lan gogorragatik gure esker ona adierazteko.
Bi eguneko bidaia Burgoseko Ahizpa Ospitalarioen Laguntza-zentroa egindako bisitarekin amaitu zen. Aita Menniko adineko ahizpen eta kolaboratzaileen arteko topaketa une atsegin eta hunkigarria izan zen, misio ospitalarioan elkarrekin bizitako uneak maitekiro gogoratuz.