Irailaren 27 eta 28an, Bilbok Espainiako Lege Psikiatriako Elkartearen XXVII. Biltzar Nazionala hartu zuen, eta 200 kongresista baino gehiago bildu ziren hitzordura, diziplina legal-judizialetan eta sanitario-psikiatrikoan garatzen diren ezagutzak eta jarduerak eguneratzeko. Aita Menni Ospitaleko Lege Psikiatriako Unitatea (LPU) aitzindaria da Espainian, eta bera izan zen ekitaldiaren protagonista, adibide moduan jarri baitzuten gaixotasun mental larriari erantzun integral eta egokia emateari dagokionez, gaixotasunaren ondorioz delitua egin duten pertsonengan.
Espainian, gutxi gorabehera, 60.000 lagun daude espetxe erakundeetan preso, eta %25ek osasun mentalari lotutako arazoren bat daukate. Presoen populazio osotik, kalkulatzen da %7-8k izaera larriko arazo mentalak dituztela, eta %35-45ek koadro depresiboak dituzte edo erlazioa toxikoen kontsumoarekin. Egoera hori deskribatu zuten Espainiako Lege Psikiatriako Elkarteko lehendakari Alfredo Calcedo doktoreak eta XXVII. Biltzar Nazionalaren Batzorde Antolatzaileko lehendakari Iñaki Madariaga doktoreak, zeina aldi berean Aita Menni Ospitaleko LPUko arduraduna den.
Lege psikiatria psikiatria orokorraren azpiespezialitate bat da, eta agintari judizialei laguntzen die erabakitzen pertsona batek gaixotasun mental baten ondorioz egin duen delitu bat, eta, beraz, bere delituaren erantzulea den ala ez. Gainera, lege psikiatriako edo psikiatria forentseko espezialistek ingurune egoki batean tratatzen dituzte patologia psikiatrikoak dituzten pertsona horiek, oneratzeko eta gizarteratzeko helburuarekin, eta arriskuak ebaluatzen dituzte eta tratamendu egokiak agintzen dituzte. Espainiako Lege Psikiatriako Elkartetik azpimarratzen dutenez, gaixotasun mentala duten pertsonek ez dute espetxean egon behar, hori ez delako leku egokia guztiz osatzeko, eboluzionatzeko eta garatzeko. Estatuan hiru baliabide daude arazo mentalak dituzten presoak artatzeko: Sevillako eta Foncaleneko (Alacanat) espetxe ospitaleak, eta Aita Menniko Lege Psikiatriako Unitatea Arrasaten.
2Gaixotasun metal larria duten pertsonaz ari gar hitz egiten, zeinek, diagnostikoa gorabehera, portaeraren nahasmendu larriak dituzten, inpultsuen nahasmendu larriak, pentsamenduen eta jokabidearen desantolamendua, eta horrek justifikatzen du egin duten delitua”, adierazi zuten espezialistek. “Diagnostikoaz hitz egiten badugu, eskizofreniari lotutako psikosia da populazio horretan prebalentziarik handiena duen patologia.Baina bestelako koadro batzuk ere egon daitezke, hala nola nahasmendu bipolarrak edo nortasunezkoak.Horrelako pazienteek toxikoen kontsumo izan ohi dute gehituta, eta horrek egoera areagotu eta larriagotzen du”, gehitu zuten.
Biltzarrean landu ziren gaietako batzuk izan ziren: adingabeen portaeraren nahasmendu larrien tratamendu psikiatrikoa eta judiziala, gure egungo gizartean hain presente daudelarik; ezintasun batera edo, alderantziz, birgaitzera, eraman dezakeen desgaitasun psikikoaren ebaluazioa; segurtasun neurriak betetzea espetxe erakundeen esparruan; laneko ezintasun eta bajen ebaluazio psikiatriko-laborala, gai horrek garrantzi handia izanik, dauzkan ondorio ekonomiko eta judizialengatik; eta Lege Psikiatriaren etorkizuna Europan.
Iñaki Madariaga doktorea, Biltzarreko lehendakari
XXVII. Biltzarreko lehendakaritza Iñaki Madariagaren gain geratu zen, hain zuzen ere; 2013an funtzionamenduan jarri zen Aita Menni Ospitaleko Lege Psikiatriako Unitateko arduraduna da. Madariaga doktoreak azaldu zuenez, Espainiako Lege Psikiatriako Elkarteak Bilbon antolatu duen “hitzorduak hainbat gairen lanketa eguneratzea du helburu, gurea bezalako mendebaldeko gizarte aurreratuan gero eta presenteago daudelarik, izan ere, gizarte hori halaber gero eta konplexuagoa eta zorrotzagoa da bi esparru profesional horien arteko lan integratua garatzeari dagokionez. “Finean, erantzun egokiak aurkitu nahi ditugu arazo horiek konpontzeko edo, behintzat, arintzeko”, nabarmendu du.
Madariaga doktorea, EAEko Justizia Auzitegi Goreneko lehendakari Juan Luis Ibarrarekin, eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburu Maria Jesus San Joserekin.
Biltzarrean lege psikiatriako estatu mailako aditu nabarmenenak elkartu zituen, Lege Psikiatriaren nazioarteko profesionalekin batera (Erresuma Batua, Suitza eta Kanada). Halaber, eremu sanitario eta judizialeko pertsona ezagunak ere izan ziren beran. Zehazki: Alfredo Calcedo, Juan Medrano eta Diego Gracia doktoreak, Espainiako Lege Psikiatriako Elkarteko presidentea, Osakidetzako Psikiatria Zerbitzuko burua eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Medikuntzaren Historiaren katedradun emeritua, hurrenez hurren; eta haien ondoan psikiatra ospetsu asko ere: Jaime Romero, West London Mental Health Nhs Trust-eko zuzendari medikoa; Manuel Sanz, Centre D’expertises Psychiatriques de L’institut de Psychiatrie Légalekoa, Lausannen (Suitza); Julio Arboleda, Queen’s-Canada Unibertsitatekoa, International Academy of Law and Mental Healtheko lehendakaria; Miguel Gutierrez, Euskal Herriko Unibertsitateko psikiatriako katedraduna (UPV/EHU), besteak beste.
Arlo judizialaren ordezkari moduan, Sociedad Bilbainan egin zen topaketan izan ziren Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidente Iñaki Subijana; Arabako Probintzia Auzitegiko magistratu Jaime Tapia doktorea; eta Donostiako Lehen Auzibideko Epaitegiko magistratu Aurora Elosegui. Klausura ekitaldira, halaber, inguratu ziren Gobernuaren Euskadiko ordezkaria, Jesus Loza; Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Jon Darpon, eta Bilboko Udaleko Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideetako zinegotzia, Gotzone Sagardui.
Aita Menniko profesionalak XXVII. Biltzarrean
Madariaga doktoreaz gain, Aita Menniko profesional ugarik parte hartu zuten biltzarrean, horien artean gure zuzendari medikoa, Maria del Carmen Palacios doktorea; Kalte Zerebraleko Zerbitzuko burua, J. Ignacio Quemada doktorea; Errehabilitazio Zerbitzuko arduraduna, Macarena Aspiunza; erizaintzako zuzendaria, Irune Galarraga; Agustin Sagasta doktorea, Ana Isabel Dominguez psikologo klinikoa, eta baita ere Aita Menni Ospitaleko kolaboratzaileak ere, hala nola Arantza Beitia, administrazio zerbitzuetatik; Amaia Bolumburu, Izaskun Arrese, Birginia Gallastegi, Estibaliz de Miguel, Mertxe Baroja, Beatriz Pin, Merche Gomez, Jaione Gartziaetxabe, Jose Carbonell, Miguel Gutierrez, Maria del Milagro Escobar, Silvia Cano, Leopoldo Ortega-Monasterio, Julia Cano, Fernando Sopesens, Carmen Pardos, Lorenzo Jesus Llaquet, Lola Moron eta Jose Luis Hernandez, beste hainbesterekin batera, Correo egunkariko Mirillan ikus dezakegunez.