Aita Menniko profesionalek zainketa paliatiboetako gaixoak artatzeko autobabes psikologikoari buruzko ikastaroa eman dute

Aita Menniko profesionalek zainketa paliatiboetako gaixoak artatzeko autobabes psikologikoari buruzko ikastaroa eman dute

Ekainaren 18 eta 21 bitartean, Almeriako Gurutze Gorriak zainketa aringarrietako pazienteak artatzeko autobabes psikologikoari buruzko ikastaroa antolatu zuen eta Aita Menniko psikolologoak diren Mertxe Sagarna eta Alfonso Sáez de Ibarra izan ziren irakasleak.
 
Andaluziako hirian ospatu zen 32 orduko ikastaroan Gurutze Gorriko bolondresak eta zainketa aringarrietako gaixoen senitartekoak hartu zuten parte eta egoera zailei aurre egin ahal izateko eta autobabeserako estrategiak garatzeko entrenamendu tekniken inguruko trebakuntza jaso zuten.