Aita Menni Ospitalea zorioneko dago, eta, bereziki, Erizaintza Taldea. Espainiako osasun zentroetako eta zentro soziosanitarioetako erizaintzako zuzendaritzarik onenek Erizaintzako Kontseilu Nagusiaren aitortza jaso dute. Eta Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Erizaintza taldeak ‘Erizainentzat arreta soziosanitarioan ospe onena duen bigarren erizain taldearen saria’ jaso du. Lehenengo aldia da Gipuzkoako zentro batek sari hau jasotzen duena, bere profesionalak herrialdeko onenetakoak direla aitortuta. Zorionak!
Saria uztailaren 7an eman zioten, Erizaintzako Kontseilu Nagusiak Madrilen duen egoitza berrian egindako ekitaldi batean. Raul Orgaz Ciempozueloseko Benito Menni Gune Asistentzialeko erizaintzako zuzendariak jaso zuen saria, gure erizaintzako, Irune Galarragaren, ordezkari gisa, ezin izan baitzuen ekitaldira joan. Sariaren zazpigarren edizioa izan da eta 2020/2021 aldiari dagokio, eta herrialde osoko erizainek eta erizaintzako kudeatzaileek parte hartu dute bertan. Sariak are balio handiagoa dauka, kontuan hartuta pandemiaren une gogorreneko aldian, pandemiaren hasieran eta ondoren hilabeteetan egindako lanagatik dela. Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko presidente Maria Pilar Lecuonak eman zuen saria, eta Aita Menniko erizainen talde osoari helarazi zizkion bere zorionak.
Erizainen arabera ospe onena duten soziosanitarioen zentroetako erizain taldeen sailkapenean, Madrilgo Gurutze Gorriaren Arreta Integral Soziosanitarioko Zentroa geratu zen lehen postuan, eta, ondoren, Ahizpa Ospitalariak-Aita Menni, Tarragonako PIUS Hospital Valls, Valladolideko Aita Benito Menni,-hau ere Ahizpa Ospitalarien ospitalea-, eta Ciudad Realgo Gregorio Marañon Egoitza Lagundua.
Ekitaldian, halaber, sariak eman zitzaizkien ospe onena duten osasun zentroetako erizain taldeei, eta lehen saria Pontevedrako A Estrada Osasun Zentroarentzat izan zen.
*Informazio gehiago INFOSALUS katearen webgunean: El Consejo General de Enfermería distingue a las direcciones de enfermería con mejor reputación de España