Joan den asteartean, otsailak 16, Gesalibar eta Uribe festaz jantzi ziren goizeko lehen orduetatik. Ospitalean gosari berezi bat egin zuten, eukaristia, eta gero bazkari berezi bat ere bai. Arratsaldean, Nagusilan Boluntarioen Elkarteak musikaz eta dantzaz girotu zuen zentroa. Ospitaleko laguntzaileek (errehabilitazio-zerbitzuko langileak, laguntzaileak eta abar) eta ahizpek eta boluntarioek ospakizun honetan ere parte hartu zuten. Bertaratutako guztiek askariaz gozatu zuten; txokolatea eta bizkotxoak dastatu ahal izan zituzten.
Bestalde, Uribeko Eguneko Zentroan dantzak eta abestiak antolatu zituzten Nagusilani esker.
Pertsona gaixoen festa Joan Paulo II. aita santuak sortu zuen 1992ko otsailaren 11n, Lurdesko Andra Mariaren egunean. Duela bi urtetatik otsailaren 11 inguruan egun hori ospatzen du Aita Mennik.