Joan den astelehenean, arriaren 26an, jasotako garuneko kaltearen eguna ospatu zen. Egun hau ospatzeko antolatu ziren hainbat ekitaldiren artean, Aita Menni Ospitaleko Burmuineko Lesioen Zerbitzuak parte hartu zuen, Bizkaiko Gizarte Ekintza Sailarekin eta Bizkaiko garuneko kalteak kaltetutakoen senitartekoen elkartearekin (ATECE) batera, garuneko kaltea duten pertsonen asialdia eta egokitutako kirolari buruzko jardunaldi batean.
Ekitaldia Deustuko San Ignacio kiroldegian ospatu zen. Aita Menni Ospitaleko Burmuineko Lesioen Zerbitzuburu José Ignacio Quemadaren hitzaldiaren ondoren, ATECE Bizkaiako lehendakari Sofia Ceberiok hartu zuen hitza eta azkenik, Gizartekintzako Diputatu Juan Mari Aburtok erakudendeek kaltetu-talde honekiko duen konpromisoa berretsi zuen gerturatutako guztien aurrean.
Ondoren boccia eta puxika-volley lehiaketal hasi ziren Bizkaia eta Gipuzkoako kaltetuen artean. Gipuzkoarrak Donostiako Aita Menni Burmuineko Lesioen Eguneko Zentrotik etorriak ziren.
Emaitzak oso estuak izan zirenez ikusleak partidu bakoitzeko azken uneetaraino jarraitu zuten jokoa. Sari banaketa eta ATECEko kideek prestatutako pintxoek ere aurreko ekitaldiek bezain harrera ona izan zuten.
Gaurkotasuna