Aita Menni Ospitaleak Mondragon Unibertsitateak Arrasateko Udalarekin, LANBIDErekin, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Erakunde Autonomiadunarekin eta Mondragon Korporazioarekin batera antolatutako III. LAN BAI Enplegu Azokan parte hartu zuen. Ekitaldia ekainaren 11n egin zen, arratsalde osoan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean.
Azoka, aurreko urteetan bezala, langabezian dauden edo goi-mailako prestakuntzari buruzko informazioa jaso nahi duten pertsona guztientzat izan zen. Hainbat pertsona hurbildu ziren Giza Baliabideen saileko Adolfo Landerrek eta Marijo Ijurrak kudeatu zuten Aita Menni Ospitaleko standera. Han, beren curriculum vitaea uzteaz gain, gure lan-eskaintza eta Euskal Herriko Ahizpa Ospitalarien zerbitzu eta zentroetan gehien eskatutako titulazio eta kategoria nagusiak ezagutzeko aukera izan zuten.
Aita Mennik beste erakunde batzuekin parte hartu zuen enpresekin eta erakundeekin egindako topaketa honetan, besteak beste Adecco ETT, Catalana Occidente, Danobat Group, Decathlon, Fagor Arrasate, IK4-Ikerlan, Ingroup Consultoría, Irizar, Laboral Kutxa, Leroy Merlin, Mondragon Lingua edo ULMA.