Adineko pertsona Desgaitasun intelektuala Kalte zerebrala Mendekotasunerako laguntza teknikoak Osasun mentala

Aita Mennik Kirol Egokituaren Bost Izarreko Kirolarien Saria babesten du

Bost Izarreko Kirolarien Sarien antolakuntzarekin, Diario Vascok kirolaren arloko ospetsuen eta promesen talentua balioesten du. Aitor Francesena surflariak gure zuzendari gerente Mikel Tellaecheren eskutik jaso zuen saria, Aita Menni Kirol Taldea ordezkatuz (ADAM).
Entrega del Premio Deportista 5 Estrellas de Deporte Adaptado

Kirolaren ahalmen terapeutiko eta inklusiboaz jabetuta, Aita Menni Ospitaleak aurrerapausoa eman du, eta, Aita Menni Kirol Taldearen (ADAM) bidez, Kirol Egokituaren Saria babestea erabaki du, Gipuzkoako Bost Izarreko Kirolarien Sarien III. Edizioan. Kirolaren festa horren bidez, Diario Vascok Gipuzkoako kirolaren arloko mitoen eta promesen talentua balioesten du.

Aitor Francesena surf egokituko munduko txapelduna izan zen Kirol Egokituaren Saria jaso zuen kirolaria. Gure zuzendari gerente Mikel Tellaecheren eskutik jaso zuen saria, Aita Menni Kirol Taldea ordezkatuz (ADAM). “Kirolari bat iristen den tokiraino iristen denean, atzean lan bat dagoelako da”, adierazi zuen, jaso duen babesa eta bere kirol lorpenen atzean dagoen ahalegina gogoratuz.

 

Gainerako sarituak hauek izan ziren:

– Txema Olazabal, 5 Izarreko Kirolariaren Saria

– Eibar Rugby Taldea, Kirol Merituaren Saria

– Jorge Valdano, Kirol Komunikazioaren Saria

– Ane Iturria, Kirolari Promesaren Saria

– Edurne Pasaban, Kirolari Ospetsuaren Saria

– Ane Mintegi, Urteko Kirolariaren Saria

ZORIONAK!

Aita Menni Kirol Taldea: kirol inklusiboa

Duela zazpi urte Aita Menni Ospitaleak Aita Menni Kirol Taldea sortu zuen (ADAM), hartutako kalte zerebrala, jatorri neurologikoko beste desgaitasun batzuk, gaixotasun mentala, desgaitasun intelektuala eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen artean kirolaren jarduera sustatzeko eta garatzeko.

ADAMetik sustatutako kirol inklusiboak pertsonei errehabilitazioan eta gizarteratzean laguntzeko terapiak indartzen ditu, aisialdiaren eta harreman sozialen bidez.

ADAMeko kirol modalitateak igeriketa, mahai tenisa, txirrindularitza, futbola eta boccia dira. Gaur egun, 130 kirolarik baino gehiagok osatzen dute ADAM, eta federatu eta lehiaketa ofizialetan parte har dezakete.

Aita Mennik Kirol Egokituaren Bost Izarreko Kirolarien Saria babesten du

ADAM nazioarteko proiektuengatik ere nabarmentzen da. We Are Like You (WALY) ekimenaren bidez, Liberiako ikastetxeetan kirol materiala ematen laguntzen du eta anputatuen selekzio nazionaleko partidak bultzatzen ditu, sentsibilizatzeko, besteak beste.

Kirolaren ahalmen terapeutikoari dagokionez, Bizkaiko zentroetan Athleticekin izandako esperientzia onaren ondoren, Aita Mennik, Realarekin batera, ‘Futbol Erreminiszentzia’ tailerrak sustatu eta ekarri zituen Gipuzkoara, adinekoentzat, kalte zerebrala dutenentzat eta buruko gaixotasuna dutenentzat.

Pandemiak ADAMen kirol jarduera geldiarazi zuen, kideak babesteko, baina espero dugu datorren denboraldiari begira bere jarduerari berriro ekingo diola proiektu handiekin, hala nola saskibaloi talde berri bat eta egokitutako kirol jarduerarako instalazio berriak sortuz.

* Honela kontatu zuen Diario Vascok sari banaketaren gala eta honela erretratatu zuen Aitor Francesena surflaria.