Desgaitasun intelektuala

Aita Mennik eta Goyenechek adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizitza hobetzen lagunduko dute

Fundazioak akordioa sinatu du, eta horren bidez, Neu aplikazio informatikoaren erabilera lagatzen dio Ospitaleari. Bestalde, HAMk Goyeneche prestatuko du, adimen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzak emateko, eta multimedia aplikazio hori bere esperientziarekin hobetzen lagunduko du.
Aita Mennik eta Goyenechek adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizitza hobetzen lagunduko dute

Aita Menni Ospitaleak eta Goyeneche Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Aita Menniri Neu aplikazio informatikoa lagatzeko, Goyeneche Fundazioak garatutakoa, bere pazienteekin erabil ditzan. Multimedia sistema honek, Pertsonan zentratutako plangintza (PCP) garatzen laguntzen du, paziente bakoitza, bere nahiak, interesak eta beharrak hobeto ezagutzen laguntzen duelako. Bestalde, Aita Menni lankidetzan arituko da Goyenecherekin eta adimen desgaitasuna duten pertsonei laguntzak emateko prestatuko du. Horrez gain, aplikazio informatikoa bere esperientzian oinarrituz hobetzen lagunduko du. Neu sistema laguntza eraginkorra da PCP kudeatzeko, pertsona bakoitzaren puntu sendoak, axola zaizkion alderdiak, planak, beharrak, nahiak, parte hartzen dituen jarduerak, bere harreman pertsonalak eta pere proiektuak garatzeko eta bizitza-estiloa garatzeko behar dituen laguntzak jasotzen dituelako.

Hitzarmena joan den asteazkenean, hilak 17, sinatu zuten Juan María Ribera Garbayok, Donostiako Goyeneche Fundazioaren lehendakariak, eta Montserrat Esparzak, Aita Menni Ospitaleko nagusiak.

Neu  aplikazioari buruz

Neu aplikazioak adimen-desgaitasuna duten pertsonen partaidetza errazten du, eta beren bizitzari eta etorkizunari buruz pentsatzen laguntzen die. Informazio hori ondo jasotzeak, desgaitasuna duen pertsona ezagutzeko eta beren bizitza-proiektuak egin eta erabakiak hartzen dituzten jakiteko balio du. Neu aplikazioak multimedia baliabideak barne hartzen ditu, komunikazioa eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen partaidetza errazteko, beren proiektuen eta bizitza-estiloaren protagonistak izan daitezen. Tresna lagunkoia, intuitiboa eta erraza da talde profesionalak erabiltzeko. Egokituta dago eta eskuragarria da, adimen-desgaitasuna duten pertsonen ulermena, parte-hartzea eta protagonismoa hobetzeko. Horretarako, multimedia laguntzako baliabideak eta baliabide interaktiboak barne hartzen ditu (argazkiak, piktogramak, bideoa, audioa). Helburua da familien eta laguntzen dituen pertsonen eta erkidegoko beste eragile batzuen partaidetza bideratzea pertsona bakoitzaren banakako laguntzaren plangintzan. 

Erakundeak

Donostiako Goyeneche Fundazioa irabazi-asmorik erakundea da, eta eguneko arreta-zerbitzuak ematen dizkie adimen-desgaitasuna duten pertsonei, hainbat programaren bidez. Goyenechek goi-mailako 50 pertsonal baino gehiago ditu, Gipuzkoako 15 zentrotan (GARAGUNEAK) lan egiten dutenak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailaren hitzarmenaren bidez.

Bestalde, Aita Menni, gaixotasun mentala, kalte zerebrala, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta adinekoen arretan lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko osasun erakundea da.

Bi erakundek hitzarmen honekin duten helburua da elkarrekin lankidetzan aritzea, adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, esperientziak trukatuz, irtenbide teknologikoak emanez, eta talde horri laguntzearekin lotutako prestakuntza-alderdiak eskainiz.