Epilepsiaren ezaugarri nagusiak dira konbultsio errepikakorrak edo gorputzaren zati bati edo gorputz osoari eragin diezaioketen nahigabeko mugimenduen gertakari laburrak, eta, batzuetan, konortea galtzea ere eragiten dute. Ez da berez gaixotasun bat, baizik eta gaixotasun asko adieraz ditzakeen sintoma bat. Espainiako Neurologia Elkartearen (SEN) arabera, Espainian 400.000 pertsonak dute epilepsia, eta urtero 12.400 – 22.000 kasu berri detektatzen dira.
Aita Menni Ospitaleak eta Epilepsia duten Pertsonen Elkarte Nazionalak (ANPE) lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Espainian epilepsia duten pertsonen ANPE elkartearen helburua da haien bizi kalitatea hobetzea, arreta, ikerketa, informazioa eta eskubideak sustatuz, eta estigma desagerraraztea.
Akordioa sinatuta –gure zuzendari gerente Mikel Tellaechek etea ANPEko lehendakari Isabel Madridek izenpetu dute–, bi aldeek lankidetza sendoa ezartzeko duten nahia adierazten da, bi erakundeek dituzten xedeak betetzen laguntzeko, eta ziur daude elkarlanak lagundu egingo duela euren programa eta ekintzetan emaitza hobeak lortzen, erabilgarri dauden baliabideak hobeto aprobetxatuz eta eraginkortasun handiagoz kudeatuz; horrek guztiak mesede egingo die erakundeei eta arretaren eta esku hartzearen xedeko kolektiboari eta, ondorioz, komunitate osoari.
Akordioaren oinarrian dago hezkuntza eta lanerako laguntza biopsikosoziala, aholkularitza ematea eta beharrezko baliabideak bilatzea, epilepsia duten pertsonen, senideen eta ingurunearen ongizatea eta bizi kalitatea, osasun baldintzak, integrazioa eta gizarteratzea hobetzeko.