Aita Mennik denborak, ergonomia eta konforta alderatu ditu zenbait garabi motarekin transferentzietan

Behin ezagututa, erabiltzaileek eta laguntzaileek sabai-garabien alde egiten dute. Mikel Tellaechek, Aita Menni Ahizpa Ospitalarien zuzendari kudeatzaileak, “Sabai-garabiekin vs lurreko garabiekin egindako transferentzien azterlana” aurkeztu zuen saio klinikoan.
Aita Mennik denborak

Aita Menni Ospitaleak, etengabeko hobekuntzarekin eta berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoaren barruan, garabi mota desberdinak alderatzen dituen azterlan bat egin du: sabai-garabiak, zikoina-garabiak eta zutikako garabiak. Garabiak mendekotasuna edo desgaitasun handia duten pertsonei transferentziak egiteko lagungarriak dira.

Lankidetza eta berrikuntza askotan elkarrekin doazen kontzeptuak dira. Hori dela eta, joan den asteleheneko (ekainak 10) saio klinikoan, Aita Menniko zuzendari kudeatzaile Mikel Tellaechek azaldu zuen moduan, azterlana  LKS (Corporación Mondragón) eta Erreka (laguntza-teknologiak txertatzen dituen enpresa) enpresekin batera egin da.

Nora Ibarra, psikologoa; Idoia Zelaia eta Irene Garrido, laguntzaileak; Eli García, Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzako erizaintzako gainbegiralea, eta Mikel Tellaeche, Aita Menniko zuzendari kudeatzailea.

Azterlana Bilboko Txurdinagabarri egoitzan eta Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzan egin da. Asmoa zen transferentzietan jarduera denborak eta jarreraren arriskua definitzea sabai garabiak eta lurreko garabiak erabiliz, laguntza mota hori behar zuten erabiltzaileentzat. Laginketari dagokionez, 64 neurketa egin dira egoitza bakoitzeko, 128 guztira (12 eguneko grabazioa egoitza bakoitzean. Guztira= 24 egun). 

Lortutako emaitzen arabera, gelako transferentzien kasuan (ohea-komuna dutxa-ohea-aulkia), egokiagoa da sabai-garabia eta zutikako garabia erabiltzea laguntzaile batekin. Aretoko transferentzien kasuan (besaulkia-gurpil-aulkia-besaulkia), zikoina-garabia erabiltzearen alde egin dute, bi laguntzailerekin, eta zutikako garabia laguntzaile batekin.

Sabai-garabiak erabiltzen ikasi behar da.  Langileen prestakuntza amaituta, eta erabiltzaileek aldaketaren aurrean duten zalantza gaindituta, iritziak orain aldekoagoak dira, duela zazpi hilabete bi egoitzen jarri zituztenean baino. “Ez dute lekurik hartzen. Arnesa oso erosoa da, ehun irristagarrikoa, oso ona. Pertsona handien joan-etorrietan ez dago kulunkarik. Eta erabiltzaileek, hasiera batean “hor, ezta pentsatu ere” esaten zuten arren, orain oso pozik daude”, adierazi dute Idoia Zelaiak eta Irene Garridok, Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzako laguntzaileek, neurketetan parte hartu dutenek. 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Instalazioak eta diseinua

Azterlan hau hemendik gutxira argitaratuko da, eta instalazioen eremuarekin eta diseinuarekin zerikusia duten zenbait ondorio atera dira:

  • Gelaren diseinuak eta dimentsioak transferentzia denborak baldintzatzen ditu: gela zenbat eta txikiagoa izan, are zailagoa da lurreko garabiekin erabiltzea; gelaren tamaina zenbat eta handiagoa izan, transferentzia denbora are handiagoa da sabai-garabiekin.
  • “H” formako sabai-garabia hobeto egokitzen da gelako antolaketara (banakoa edo bikoitza) sabai-garabi linealak edo “S” formako garabiak baino.
  • Eraikuntza berrietan edo berritzeetan ohea eta komuna linean izatea gomendatzen da. Hala ere, armairuek espazioa galtzen dute bi erabiltzaile/egoiliarrentzako geletan.
  • Lurreko garabien inbentarioak (zutikako garabiak eta zikoina-garabiak) lanaren antolaketan eta erabiltzeko egin beharreko lekualdaketen denbora galtzeetan eragiten du, garabi gutxi daudelako.
  • Lokailurik behar ez duten besaulkiak erabiltzeak (gelan) transferentziak errazten ditu, ekintza horrek 1 minutu eskatzen duelako transferentziako (0,5 minutu gerrikoa askatzea eta 0,5 minutu berriro jartzea).

Aita Mennik denborak, ergonomia eta konforta alderatu ditu zenbait garabi motarekin transferentzietan

Garabi moten arteko alde nagusiak 

Sabai-garabia

  • Aretoko transferentzian ez du onura handirik ekartzen.
  • Gelako transferentzian erabiltzaileek dutxa erabil dezakete garbitzeko, eta zikoina-garabiarekin ohean bakarrik erabil zitekeen.
  • Erabiltzaile gehienak garabi mota horrekin transferi daitezke, laguntzaile batekin bakarrik.
  • Erabiltzailea zikoina-garabian baino erosoago doa. 
  • Ergonomikoki garabirik onena da.
  • Gelaren banaketa egokia eskatzen du, bere ahalmen guztiei etekinik handiena ateratzeko.

Zikoina-garabia

  • Ohean bakarrik uzten du garbitzea.
  • Normalean bi laguntzaile behar dira transferentzia egiteko.
  • Ergonomikoki sabai-garabia baino txarragoa da.
  • Eremu handiagoa eskatzen du gelan eta komunean mugitzeko.

Zutikako garabia

  •  Azkarrena da (zutik dagoen erabiltzailea).
  • Erabiltzaile gehienak laguntzaile batek transferi ditzake.
  • Ergonomikoki sabai-garabia baino txarragoa da.
  • Eremu handiagoa eskatzen du gelan eta komunean mugitzeko.
Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Aita Menniko Zahar Egoitzetan, gainerako zentroetan bezala, erabiltzaileen autonomia ahal beste sustatzen da, beraz, zutik egotea sustatzen da. Azterlana egitean, zikoina-garabiko erabiltzaileen kopuruak egoiliarren % 6 inguruan jarraitzen duela ikusi da.

Informazio gehiagorako, deskargatu hemen posterra.

Aita Mennik denborak, ergonomia eta konforta alderatu ditu zenbait garabi motarekin transferentzietan