Aita Mennik berriro parte hartzen du Bizkaian laguntza teknikoak emateko dohaintza kanpainaren bigarren edizioan
Azaroaren 15ean hasi da Bizkaian laguntza teknikoak dohaintzan emateko III. Kanpaina. Berez, kanpainak urte osoa irauten du, baina hilabete batez iziagoa izaten da. 50 entitate: 18 udal, 2 mankomunitate, 19 elkarte eta 11 erakunde –horien artean Aita Menni Ospitalea– batu dira Bultzatu Fundazioaren deialdira, ahalik eta erabilitako produktu lagungarri gehien biltzeko, atxikitako udalerrietan jarduten duen Laguntza Teknikoen Bankuari esker (BAT), horiei bigarren bizitza bat emateko eta behar dituzten beste pertsona batzuen bizi kalitatea hobetzeko.
Ohe artikultuak, etxeko garabiak, zarakarren aurkako koltxoiak, ibilgailuak, gurpil aulkiak, dutxarako jarlekuak… Norbaitek horrelako elementuren bat badauka egoera onean, eta dohaintzan eman nahi badu, 94 440 91 16 telefonora deitu edo [email protected] helbidera idatzi dezake, eta hor jakinaraziko diote zein den bilgunerik hurbilena eramateko, edo, bolumen handiko objektu bat bada, hitzordua jarriko dute jasotzeko. Bilketarako gune horietako bat Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroan dago, Egaña kaleko 10. zenbakian. Hirugarren kanpaina honi Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek kudeatzen duten Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitza ere gehitu behar zaio (Joxe Miel Barandiaran Kalea, 1), lehen aldiz.
Hirugarren bilketa kanpainaren aurkezpenean, Bultzatu Fundazioko lehendakari Ines Venero azpimarratu zuenez, biztanleria zahartzearen testuinguruan, gero eta beharrezkoagoa da horrelako ekimen bat. Urte hauetan zerbitzua ezagutu ahala gero eta eskaera gehiago dagoela egiaztatu dutela ere adierazi zuen.
Bultzatu Fundazioko lehendakariak eta Jose Manuel Blasco BATeko koordinatzaileak aurreko kanpainetan lortutako erantzun ona azpimarratu zute. Elkartasun kolektiboari esker, hilabete hauetan 254 dohaintza jaso dira, 157 familia artatu dira eta 267 mailegu egin dira. Adibide gisa, Areatza udalerria aipatu zuten, hor zabaldu delako zerbitzua gehien, 55 biztanleko 1 mailegu egin baita.
Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidente Luis Crovettok irakurri zuen deialdia, “berrerabiltzeko moduan dauden laguntza produktu guztiak dohaintzan emateko. Elkartasuna, baliabideen aprobetxamendua eta erabilera zirkularra hedatzeko. Helburu bikoitzarekin: familia askoz gehiagori laguntzea eta, hondakinak minimizatuz, ingurumena hobetzen laguntzea.