Aita Mennik ISO 9001 ziurtagiria zerbitzu ezberdinetara zabaltzen jarraitzen du. Oraingo honetan honakoetara:
“Jasotako garuneko kaltea duten gaixoentzako fisioterapia errehabilitazioa, modu anbulatorioan edo gaixoaren etxean (Bizkaia)”
“Asaldura mental larrientzako esku-hartze terapeutiko eta errehabilitatzailea egonaldi ertaineko ospitaleratzean”
“Esku-hartze terapeutikoa eta zainketen jarraipena, egonaldi luzean, adimen urritasunarekin batera asaldura mentala edo jokabide arazoak eta laguntza orokorraren beharra duten pertsonentzat”
Gaur egun, Aita Mennik hamabost zerbitzu baino gehiago kudeatzen ditu, tartean direlarik asaldura mental larrien artapena egonaldi ertaineko edo luzeko ospitaleratze psikiatrikoan, eguneko ospitalea, errehabilitazio zentroak, etxebizitza babestuak, menpekotasuna duten adinekoen laguntza soziosanitarioa, garuneko kaltea duten gaixoen errehabilitazioa, bai ospitalean eta baita modu anbulatorioan, etab. Zerbitzu hauekin 1500 pazientetik gora artatzen dira Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat zentrotan.
2006an hasitako kalitate zertifikazio prozesuaren oraingo zabalkuntzak, Aita Mennik zerbitzuarekiko duen bokazioa eta gaixoarekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko duen konpromisoa berresten ditu. Halaber, erakundeek (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, etab.) zein bestelako eragileek (aseguru konpainiak, mutuak, etab.) guregan zerbitzu publiko emaile gisa jarritako konfidantza berresten laguntzen du.
Bestelako kalitate ereduekin bateragarria izanik, ISO 9000 oso erabilia da osasun arloan, asistentzia zein kudeaketa prozesuen birdiseinua eta hobekuntza ahalbidetzen bait ditu. Betebehar honetan nahastuta daude ematen ditugun zerbitzuetan lan egiten duten 600 profesionalak eta euren inplikazioari esker gakoak diren gaietan izandako emaitzak hobetzen jarraitzen dugu, hala nola gaixoaren segurtasuna eta errehabilitazioaren emaitzak.
Jasotako ziurtagiriek Aita Mennik abian jarritako estrategia babesten dute eta eskainitako zerbitzuen berrikuntzan aurrera egitea ahalbidetzen dute. Hain zuzen, bide honetan murgilduta gaude beste erakundeekin elkarlanean gauzatutako berrikuntza proiektuen bitartez (Etorbizi proiektua, esaterako) eta zerbitzu berrien eskaintzaren bitartez, zabaldu berria den Psikiatria Legaleko Unitatea adibide.