Aita Mennik Kutxarekin sinatu duen akordioaren arabera, finantza erakundeak, bere Gizarte Ekintzaren bidez, 300.000 euroko ekarpena egingo du eta honen bitartez, Aita Menni Ospitaleak proiektu espezifiko bat jarriko du abian burmuineko lesioen zerbitzuko instalazioak hobetzeko xedearekin.
Akordioa Mikel Irizar -Kutxa Fundazioko zuzendari ondokoak- eta Inaki Agirre -Aita Menniko zuzendari gerenteak- sinatu dute Aita Menniren Gesalibar zentroan.
Aita Menni Ospitaleak ehun urtetik gora daramatza Gipuzkoan, irabazteko xederik gabeko erakunde gisa, gaixo mentalei, garuneko kaltedunei eta adineko pertsonei laguntzen eta hainbatetan izan ditu elkarlanak Kutxarekin.
Gaurkotasuna