Aita Menni Ospitaleko Oroipen Tailerreko parte-hartzaileek Reala taldea bisitatuko dute Zubietan
Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioa eta Espainiako Futbolarien Elkartea Aita Menni Ospitalean garatzen ari diren Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra Realak Zubietan dituen instalazioetan izan ziren joan den ostiralean. Talde txuriurdinak entrenatzen duen eta Realeko etorkizuneko futbolarien harrobia da.
Han, Realaren historiako bi pertsona ospetsu izan ziren: batetik, Alberto “Bixio” Górriz –Realeko Beteranoen Elkarteko presidentea–; bestetik, Salva Iriarte –Realeko jokalari ohia eta 1994. eta 1995. urteen artean lehen taldeko entrenatzaile ohia izandakoa–. Haiekin batera Karmele Zubillaga izan zen, Harreman Publikoen arduraduna.
Egun euritsua izan zen baina Aita Menniko aitona-amonak Zubietako instalazioetatik ibiltzeaz gain, lehen taldeak Eusebio Sacristanen agindupean egindako entrenamendua ere ikusi zuten. Entrenatzailea, Xabi Prieto kapitaina eta hainbat jokalari –Illarramendi, Zurutuza, Mikel González, Granero, Canales, Carlos Martínez, Agirretxe, Yuri, Raúl Navas, Willian José, Héctor, Elustondo, Juanmi, Toño, Zaldúa…– harmailetara hurbildu ziren Aita Menniko taldearekin hitz egiteko, argazkiak egiteko eta egun horretarako prestatutako baloi bat sinatzeko. Oroipen Tailerreko parte-hartzaileek biziki eskertu zuten opari hori.
Txuriurdinek une hunkigarriak eta poza eragin zituzten Arrasateko kideen artean beraien hurbiltasunarekin.
(Argazkia: Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioa)