Beste urte batez, Aita Menni Ospitaleak auzolandegi bat antolatu du Arrasateko instalazioetan, “sufritzen dutenen munduarekiko sentikorrak” diren 35 – 60 urteko helduei zuzenduta. Prestakuntza eta boluntariotzako esperientzia horren helburuak hauek dira: desgaitasunagatik edo gaixotasun mentalagatik mendekotasuna duten pertsonei arreta eta laguntasuna ematen laguntzea; sufritzen duten pertsonekin batera Jesukristo esperimentatzea eta ezagutzea eta egun batzuetan elkarrekin bizitzea, adiskidetasuna partekatzea, esperientzia, fedea…
Auzolandegiaren kostua 50 eurokoa da (egonaldia eta mantenua barne). Izena eman nahi dutenek Mertxe Agirrerekin jarri behar dute harremanetan: [email protected], tel. 94 612 46 48. Izena emateko azken eguna ekainaren 30a da. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurreko prestakuntza jardunaldi batera joatea: ekainaren 30ean, osteguna, 18:30etik 20:30era, Bilbon.