Gure komunitatearekiko (gaixoak, senitartekoak, erakundeak, kolaboratzaileak eta langileak) harremanak estutzea da web 2.0 delakoan murgiltzean bilatzen ditugun helburuetako bat. Gaurtik aurrera, Aita Menni sare sozialak erabiltzen dituzten osasun zentro bakanetakoa da.
Gaur egun, 51 baino ez dira gisa honetako tresnak erabiltzen dituzten ospitalea, alegia %5,53, osasun arloan informazio eta komunikazio teknologien erabilpenerako behatokiak egindako ikerketa baten arabera.
Webgune honen berritasun bat Foruma da, edukin interesgarriak eta eguneratuak izango dituen bloga barne izango duen gune interaktiboa. Gainera, Forumetik abiatuta eta Twitter (@dc_menni) o Facebook bezalako aukerak baliatuz, jardueren agenda zabalduko da eta baita Aita Mennik landutako ikerketak ere.
Hona hemen webgune berriaren helbidea: www aita-menni.org