Felisa G.-k 100 urte bete zituen abenduaren 4ean. Bere senide batzuekin eta gure ospitaleko langileekin ospatu zuen. Urte asko daramatza dagoeneko ospitalean. Bere eguna ospatzeko, meza eman zuten zentroan, eta Garagartza-Gesalibar abesbatzak abesteaz gain, Jose Ignacio Jauregi (“Barberito”) txistulariak ere jo zuen.
Mendeurrenaren ospakizunean harekin egon diren pazientearen unitateko laguntzaileak
Soriako herri txiki batean jaio zen Felisa eta han bizi izan zen ezkondu arte. Orduan, Euskadira etorri zen, Gallartara hain zuzen (Bizkaian), eta bere bi seme-alabak jaio ziren. Gaur egun hiru iloba eta hiru biloba ditu.
Felisaren 100. urteurrena dela eta, Arrasateko Udaleko alkateak, Inazio Azkarragaurizarrek, eta Udaleko gizarte-ongizateko zinegotziak, Amaia Larrañagak, lore-sorta bat ekarri zioten. Baina ez zen bakarra izan, izan ere, Ander Rodriguezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak, beste bat ere ekarri zion.
Familia oso gustura eta pozik egon zen gurekin. Goiza amaitzeko, lunch bat izan genuen, eta giroa oso atsegina izan zen.