Aita Menniko Elkartasun Arlotik, La Palmako Cumbre Viejako sumendiaren erupzioak eragindako pertsonentzako produktuak biltzeko kanpaina hasi genuen hilaren 30ean. Produktuak urriaren 10era arte jasoko dira gure ospitaleak Arrasaten duen egoitzan. Testuinguru horretan, jasotzeko gune espezifiko bat prestatu da harreran, lagundu nahi duen orok bere dohaintza utzi ahal izan dezan.
Gure erakundeak Aita Menniren laguntzailea den La Palmako lankide batek sustatutako ekimen solidarioa jarri du abian. Kanpaina amaitutakoan, produktuak El Pasoko (La Palma) Udalera bidaliko dira, sumendiak kaltetutako eta dena galdu duten pertsonen artean bana ditzaten. NACEX mezularitza eta logistika urgenteko enpresak kanpainarekin bat egin eta bidalketak doan egingo ditu.
Aita Mennik publikoki eskertu nahi dio NACEX enpresari “ekimenean eskuzabal parte hartzea, produktuak inolako kosturik gabe bidaliko baititu La Palmara.
Uharteko gure lankidearen bidez, La Palmatik garbitasuneko/bainuko produktuak eskatzen dizkigute; haurtxoentzako produktuak: pixoihalak, biberoiak; pijamak (neurri guztiak); izarak, eskuoihalak, elikagai ez galkorrak eta maskarak. Halaber, aipatu produktuak erosteko laguntza ekonomikoa eman nahiago duten pertsonek Aita Menni Ospitaleko harreran egin ahal izango dute, eta Aita Menni arduratuko da produktuak erosteaz; bestela, bide hauetatik egin daitezke El Pasoko Udalerako ekarpen ekonomikoak:
Transferentzia: La Caixa EF26 2100 7109 3122 0015 5652.
-Bizum: 03748 kodea.
Albistea hedabideetan:
– Aita Mennik La Palmako sumendiak kaltetutako pertsonentzako produktuak bilduko ditu gaurtik aurrera
– Aita Menni recoge productos para los damnificados por el volcán de La Palma