Joan den igandean, urriak 2, Gipuzkoako ikastolen festaren (Kilometroak 2016) 40. edizioa izan zen Bergaran, Euskara Planaren eta euskarari laguntzeko ekimenen barruan, Aita Mennik bere standarekin parte hartu nahi izan zuen ospakizun honetan.
Bergaran egon ziren pertsona asko harrituta agertu ziren Ospitalea ikustean. Han egotean, euskara normalizatzen laguntzeaz gain, zentroak bere laguntza-lanaren hiru oinarrien berri eman nahi izan zuen zuen: Gaixotasun mentalaren arreta, kalte zerebralaren errehabilitazioa eta Adinekoentzako egoitzak eta eguneko zentroak. Aita Menniren eremua merkatu txiki solidario bat ere egon zen, Afrikako produktuekin eta pazienteek egindakoekin. Horien salmentarekin lortutako dirua Ahizpa Ospitalariek Liberian duten We are like You proiekturako erabiltzen da. ADAM Aita Menni Kirol Taldearen kirolaren bidezko gizarteratze proiektuak ikastolen aldeko ibilbide honetan ere parte hartu zuen. dagoeneko ehun kirolarik baino gehiagok osatzen dute taldea.