Aita Menni Ospitaleak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du TECNALIA enpresarekin

Aita Menni Ospitaleak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du TECNALIA enpresarekin


AMHren eta TECNALIA Research & Innovation enpresaren arteko akordioan besteak beste alderdi hauek barne hartzen dira: lankidetza neuroerrehabilitazioan, I+G+b proiektuak elkarrekin garatzea, teknologia-zerbitzuak ematea eta prestakuntza-jarduerak antolatzea.

Aita Menni Ospitaleko zuzendari kudeatzaileak, Mikel Tellaechek, eta Tecnaliako Osasun Dibisioko zuzendariak, Jesús Valerok, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du beren erakundeen izenean. Akordioaren helburua da lankidetza posible bat aztertzeaberrikuntza teknologikoari dagokionez neuroerrehabilitazioan.

AMHren eta Tecnaliaren konpromisoa pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da. Hitzarmen hori, proiektu, zerbitzu, laguntza tekniko eta bestelako jardueren bidez gauzatuko da. Jarduerak denentzat interesgarriak diren arloetan gauzatuko dira, zehazki hartutako garuneko kaltea duten pertsonen neuroerrehabilitazioan eta berariazko akordioak garatuz I+G+b proiektuak garatzeko, teknologia-zerbitzua emanez, prestakuntza-jarduerak garatuz eta bi erakundeetako langileak bestearen instalazioetan egonez.

Hitzarmen hau bete dezaten jarraipen-batzorde bat sortu da. Sei hilez behin bilduko da eta hitzartutakoa eraginkortasunez garatzeko beharrezkoak diren egokitzapenak egingo ditu. Akordioa bi urtekoa izango da, sinatzen den egunetik hasita, hots 2015eko abenduaren 10etik. Hortik aurrera, alderdiren batek kontrakoa adierazi ezean, urtero automatikoki luzatuko da.

TECNALIA Research & Innovation Estatuko Ikerketa aplikatuko eta Garapen Teknologikoko lehen Zentro pribatua da, baita Europako garrantzitsuenetako bat ere. Osasun Dibisioaren eginkizuna da neuroerrehabilitazioaren esparruan pertsonen bizi-kalitatea, elikadura osasungarria eta biomaterialak hobetzen dituzten irtenbideak sortzea. Etorkizuneko erronkei aurreratuz, Tecnaliako profesionalek robotika medikoaren eta neuroteknologiaren arloetan ikertzen dute, interes bereziko arloak direlako Aita Menni Ospitalea gisako erakundeetan, desgaitasun neurologikoa, gaixotasun mentala eta desgaitasun intelektuala duten  pertsonen arretan dihardutelako lanean.