Kalte zerebrala

Aita Menni Ospitaleak Bizkaian eta Gipuzkoan ospatuko du Garuneko Kaltearen Eguna

Aita Menni Ospitaleak Bizkaian eta Gipuzkoan ospatuko du Garuneko Kaltearen Eguna

ZUATZUKO EGUNEKO ZENTROKO ERABILTZAILEEK TXURI URDINAREKIN PATINATUKO DUTE GARUNEKO KALTEA EZAGUTZERA EMATEKO. “gu ere bagaude” GOIBURUA IZANGO DA GIZA KATE BATEK ERAKUNDEETAKO ORDEZKARIEI HELARAZIKO DIEN MEZUA, ERAGINDAKO PERTSONEK GIZARTEAN LEKU BAT IZATEKO ESKUBIDEA DUTELA ALDARRIKATZEKO.

Urriaren 26a egun berezia da Menni Sareko Garuneko Kalteko Unitateetarako: Hartutako Garuneko Kaltearen Egun Nazionala da. Eta aurten, Euskadin, ospakizun bikoitza izango dugu: Donostian, urriaren 24an, eta Santurtzin, (Bizkaia) urriaren 26an.

Apurtu izotza garuneko kaltearekin

Larunbatean, Espainiako Izotz Hockey Txapelketaren bosgarren egunean, garuneko kaltea duten eta gurpil-aulkiak ibiltzen diren zenbait pertsona Txuri Urdin taldearen izotz-pistan izango dira taldeko jokalariekin, garuneko kaltea ezagutzera emateko.

Ez da inoiz gertatu baina oraingoan elkarrekin egongo dira Donostiako izotz-hockeyko taldeko kirolariak eta Aita Menni kirol elkarteko (ADAM) garuneko kaltea duten kirolariak. Taldeak dagoeneko urtebete bete du eta bere helburua garuneko kaltea duten pertsonen artean kirol jarduera sustatzea eta garatzea da. Kirola egiten duten (boccia, txirrindularitza eta igeriketa) eta desgaitasunen bat duten pertsonak dira. Entrenatu ere egiten dute.

SAD Majadahonda taldearen kontrako partida hasi aurretik, Txuri taldeko kategoria guztietako jokalariek (kimuak eta haurrak barne) familia-argazki bat egingo dute ADAM elkarteko gure kirolariekin eta Richard Oribe igerilari paralinpikoarekin. Elastikoak ere banatuko dira

Izan ere, “Gu ere bagaude”

“Gu ere bagaude” goiburua izango da Bizkaian garuneko kaltea duten pertsonek gizartean leku bat izan dezaten eskatzeko antolatu diren ekitaldietan gehien entzungo den mezua.

Urriaren 26an bertan, 11:00etan, Santurtziko parkean elkartuko gara. Parte hartzaile guztiok, horien artean hartutako garuneko kaltea duten pertsonek, senideek eta Aita Menniko, ATECE eta IFASeko profesionalek –garuneko kaltea duten pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten erakundeak dira- jantzi urdin bat eramango dugu eta giza kate bat osatuko dugu kioskoa inguratuz. Pixkanaka bola-mezua (‘king boal’ baloi bat) pasako diogu elkarri “Gu ere bagaude” goiburuarekin. Ekitaldia Sökolé taldeak girotuko du Afrikako perkusio-erritmoekin.

Aurtengo Garuneko Kaltearen Eguneko komunikatua 12:00ak inguru irakurriko da. Hitza erakundeetako ordezkariei eman aurretik, Hugok, Bekoetxe Eguneko Zentroko erabiltzaileetako batek, berak idatzitako testu bat irakurriko du. Ekitaldiaren amaieran sardina-dastaketa bat egongo da portuan.

Urriaren 26

2007. urtean urriaren 26a Garuneko Kaltearen Eguna deklaratu zutenetik, egun horren inguruan ahalik eta pertsona gehien biltzen saiatzen gara (eragindako pertsonak baina baita senideak, profesionalak, eskola soziosanitarioetan prestatzen ari diren ikasleak, ordezkari publikoak…), gizarteari garuneko kaltea duten pertsonek eta haien senideek bizi duten egoeraren berri emateko, haiei ulertzeko eta artatzeko.

Iktusek, traumatismo kraneoentzefalikoek, garuneko tumoreek, garuneko anoxiek eta zenbait patologia infekziosok hartutako garuneko kaltea (HGK) eragin dezakete. Garuneko kalte batek hainbat ondorio izan ditzake, eta larritasunaren eta eragindako eremuaren arabera, mugikortasunaren arazoak, komunikatzeko arazoak, urritasun kognitiboak eta emozioen eta jokabidearen nahasmenduak gerta daitezke. Ondorio horiek guztiak konbinatzen badira, kasuen % 60an baino gehiagotan ezin dute eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerarik egin. Bestalde, kasuen % 45ean, desgaitasun larri edo osoa dute.

Dia Daño Cerebral 2015 by Red Menni de Daño Cerebral

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.