Aita Menni Ospitaleak “María Dolores Ibañez Aste Solidarioa” egingo du

Arrasateko Aita Menni Ospitaleak “María Dolores Ibañez Aste Solidarioa” egingo du. Hori dela eta ekainaren bigarren hamabostaldian zenbait ekimen solidario abian jarri ditu. Jarduera guztien artean ekainaren 23ra arte Gipuzkoako Elikagaien Bankurako egingo den elikagaien bilketa kanpaina nabarmentzen da.
Aita Menni Ospitaleak “María Dolores Ibañez Aste Solidarioa" egingo du

Halaber, ekainaren 16, 18 eta 22an Monrovian (Liberiako hiriburuan) osasun mentaleko programa bat abian jarri nahi duen “We are like you” proiektuaren aldeko merkatu txiki solidario bat antolatuko du.  Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioa Aita Menni osasun-zentroaren barruan dago, eta zenbait zentro ditu Europan, Indian, Hego Amerikan eta Afrikan. Bere eginkizuna osasunaren munduan sufritzen duten, baztertuta dauden, premiak dituzten eta nagusiki muga psikikoak dituzten pertsonei laguntzea da.   

Aste solidarioaren programaren barruan Juan Carlos Irizarrek “We are like you” proiektuari laguntzeko ongintzazko kontzertu bat ere izango da. Kontzertu hori bihar izango da, ekainak 16, 16:00etan, Aita Menni Ospitalean. Musikariarekin batera ospitalean pazienteen abesbatza egongo da.

Aste solidarioa 23an amaituko da. Egun horretan, pazienteek egindako eskulanen eta ortuko produktuen saski bat zozketatuko da, eta horrez gain, 1885. urtean kolera-epidemiari aurre egin behar izan zioten ahizpa ospitalarien omenezko Eukaristia bat egingo da.

JARDUEREN ARRAZOIA

Astearen ospakizuna Ciempozuelosen Kongregazioaren lehen psikiatrikoan (euskal osasun zentroaren barruan dagoena) hedatu zen kolera-epidemia dela eta hildako zortzi ahizparen heriotzaren 130. urteurrenaren barruan kokatuta dago. Ahizpen artean Maria Dolores Ibañez zegoen, Ahizpa Ospitalarien Kongregaziora hirugarren heldu zena eta bigarren Nagusi orokorra izan zena.

Halaber, garai horretan, San Benito Menni antolatutako 14 ahizpa Ciempozueloseko etxetik irten ziren zenbait herritan, hala nola Getafen edo Chinchónen, kolera zuten emakumeak artatzeko. Horregatik guztiagatik, jarduera hauek antolatu dituzte, Ahizpa Ospitalarien Kongregazioaren boluntariotzaren hasiera ospatzeko.