Aita Menniko EPSZetako koordinatzaile Vicente Huesok eta Nagusilaneko lehendakari Jose Luis Elosuak hitzarmena sinatzen duten unea.
Aita Menni Ospitaleak lankidetza hitzarmen bat izenpetu du bere paziente eta erabiltzaileak Nagusilaneko boluntario izan daitezen. Nagusilan gobernuz kanpoko erakunde bat da, irabazi asmorik gabea, eta erretiratuek ezin erretiratu gabeek osatzen dute, euren borondatez abandonu, bakardade edo zaurgarritasun egoeran dauden adinekoei konpainia, kontsolamendu eta animoa emateko.
Aita Mennik euskal geografian banatuta dituen zentroetako erabiltzaileak duela zenbait urtetik hona ari dira boluntario lanak egiten Nagusilanen ekimenetan, eta, aldi berean, Nagusilaneko kideek Aita Menniren ekintzetan parte hartu eta laguntzen dute.
Lankidetza hitzarmena joan den astean sinatu zuten Vicente Huesok, Aita Menni Ospitaleak gaixotasun mental larria dutenentzat Gipuzkoan kudeatzen dituen dispositibo komunitarioetako koordinatzaileak, eta Jose Luis Elosuak, Nagusilaneko lehendakariak, eta bi erakundeen arteko lankidetza aktibo hori formalizatzera dator.
Testuinguru horretan, Huesok azaldu duenez, “bi erakundeak hainbat urtetik hona Aita Menniko zenbat zentrotan garatzen ari diren lankidetza sendoa ofizializatu eta arautzen da, eta orain Aita Menniko zentroen sare osora hedatzen da, nahi duenak lagundu ahal izan dezan. Lankide horrek lagundu egiten die Aita Menniko erabiltzaileei errehabilitazio terapietan eta gizarteratzeko jardueretan, eta, aldi berean, laguntza eta balioa ere eskaintzen diote gizarteari, artatzen dituzten pertsonei lagun eginez. Aita Mennin oso pozik gaude eta goratu egiten dugu Nagusilanek egiten duen lan handia”, amaitu du.
Berria argitaratu dute: