Aita Menni Kirol Elkartea abian jarri da dagoeneko!

ADAM elkarteko hogeita hamar kide baino gehiago bildu ziren irailaren 11n Aita Menni Ospitalean erakundea formalizatzeko
Aita Menni Kirol Elkartea abian jarri da dagoeneko

Aurretik, Arrasate, Bilbo, Gernika eta Donostiako egoitzetan, kirol jardueraren bat taldeka egin eta erregulartasunez entrenatu nahi zuten hainbat gaitasunetako pertsona-taldeak osatu zituzten fisioterapeutek eta begiraleek.

Denak Arrasaten bilduta, Mikel Tellaechek, Ospitaleko zuzendari-gerenteak, ongi etorria emateko hitzaldia egiteaz gain, ADAM elkarteko goiburua gogorarazi zien: “We are like you”. Gero, fitxa egindakoan, argazkia barne, kirolariak patiora atera ziren lehen boccia partida hasteko. Bitartean, txirrindularitzako taldeak trizikloen eta handbike-en eslalona probatu zuen.

Boccia

Epe luzerako proiektua

Aita Menni Kirol Elkartearen helburua garuneko kaltea eta jatorri neurologikoko bestelako ezgaitasunak dituzten EAEko pertsonen artean kirol jarduera sustatzea eta garatzea izango da. Epe luzerako proiektua da, eta profesional askok parte hartuko dute. Hasiera batean, boccia eta txirrindularitza egokituaz gain, igeriketa ere barne hartuko ditu. Hemendik aurrera kideak federatu daitezke eta nahi duten txapelketa ofizialetan parte har dezakete.

Kudeatzen ditugun garuneko kalteko eguneko zentroetan egiten ari diren kirol aurreko tailerrak ADAM elkartearen aitzindariak dira. Tailer terapeutiko horietan, zenbait kiroletan oinarritutako jarduera fisikoak eta jolasak sustatzen dira; betiere, parte hartzen duten pertsonen alderdi askoren onurarako. Frogatuta dago jarduera fisikoak eta kirolak garuneko kaltea izan duten pertsonen egoera hobe dezaketela. Era berean, mugimendu gutxiko bizitzak ez duela laguntzen autonomia garatzen eta garuneko hodietako istripu bat izateko arriskua handitzen duela egiaztatu da.

Nola lagundu

Aita Menni Kirol Elkarteak enpresen babesa eta ekarpenak izateaz gain, bazkideek kuota bat ordainduko dute. Finantzazioan laguntzeko, nahi duenak gure kirolarien moduko elastiko teknikoak eros ditzake, eta, aldi berean,  Liberiako osasun mentaleko “We are like you” proiektuan (Afrika) lagundu.

Elastikoen neurriak S-M-L-XL-XXL dira, 35 euro balio dituzte, eta horietatik, 15 euro bi proiekturen artean banatzen dira. Gainerakoak elastikoaren prezioari dagozkio. Erosteko, Amaia Jauregirekin jarri behar da harremanetan, 943 794 411 telefonora deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: [email protected]

Camiseta

Agrupación Deportiva Aita Menni by Red Menni de Daño Cerebral

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.