Prestakuntza honetan 90 lagunek parte hartuko dute, eta bere helburua da langileen zati bat zentro hauetako bakoitzean dauden desfibriladore erdiautomatikoak erabiltzeko prestatzea. Gaur egun sei desfibriladore ditugu: hiru Gesalibarreko Aita Menni Ospitalean; bat, Arrasateko Iturbide Egoitzan eta bana Txurdinagako (Bilbo) eta Durangoko egoitzetan.
Azken urteetan erakundeak eraikin publikoetan, enpresa handietan, merkataritza-saltokietan eta, oro har, pertsona asko biltzen den edozein lekutan desfibriladoreak jartzea sustatzen ari dira. Mota horretako tresnak erabiltzean bihotz-geldiketa batetik bizirik ateratzeko aukerak % 90 arte handi daitezke. /p>