Adineko pertsona
Aita Menni Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak Adinekoen Zentroen Kudeaketari buruzko Topaketan parte hartuko dute
Jose Ezquerrak, Aita Menni Gizarte Zerbitzuen, Bilboko Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroaren eta Durangoko Joxe Miel Barandiaran zentroaren zuzendariak, Bizkaiko Medikuen Elkargoan izango den Adinekoen Zentroen Kudeaketari buruzko Topaketari parte hartuko du datorren martxoaren 26an.
Jardunaldiaren hasierako ekitaldian Gizarte Ekintzako foru diputatu Pilar Ardanza izango da, eta horren ondoren, egoitzen kudeaketari buruzko mahai-ingurua egingo da. Besteak beste, Jose Ezquerrak eta adinekoak artatzen dituzten Bizkaiko zenbait erakunde publiko eta pribatuko buruek parte hartuko dute.