Arreta soziosanitarioa

Aita Menni, Gipuzkoako hirugarren sektoreko erakundeei buruzko Foru Aldundiaren webgune berrian

Gipuzkoako Taupadak atari bat da, Gipuzkoako lurraldean gizarte zerbitzuak ematen dituzten entitate eta elkarteei buruzko informazioa duena
Asier, Toñi y Eva
Asier, Toñi y Eva, en el vídeo de Gipuzkoa Taupadak.

Toñi, Aita Mennik kudeatzen duen Eibarko Ospitaleko Unitate Soziosanitarioaren erabiltzailea, Gipuzkoako Taupadak atariko bideoan gure erakundea ordezkatzen duen protagonista da, Foru Aldundiak lurralde horretako hirugarren sektoreko erakundeei buruz duen webgune berrian.

Bideoan, gure erabiltzaileak azaltzen du besoan eta eskumuturrean lesio baten ondoren errehabilitazioa jasotzen duen bitartean dagoela Unitatean, lesioak etxean autonomiaz moldatzea eragozten diolako –bakarrik bizi da–, eta bere egunerokoa nolakoa den, zentroari buruz dituen inpresioak eta jasotzen duen arreta kontatzen digu, eta horrekin “oso -oso gustura eta pozik” dagoela esaten du.

Toñik oso hitz atseginak ditu bera artatzen ari diren pertsonentzat: “Oso maitagarriak dira, korrika etortzen dira deitu orduko, eta beti irribarrea dute ezpainetan, guztiak, erizainak, garbitzaileak, medikuak…”. Hunkitu egiten da bere errehabilitazioa amaitzen denean alde egin beharko duela pentsatzen duenean: “Hemen oso pozik nago, ohitu egin naiz haiekin, eta zentroa oso polita da… ez dut beste leku batera joan nahi”.

Bideoak Toñi artatzen duten pertsona horietako bi ezagutzeko aukera ematen digu: Asierrek, fisioterapeutak, gure erabiltzailearen lesioari eta Unitatean egiten ari den suspertze prozesuari buruzko xehetasunak ematen dizkigu, eta Evak, duela 28 urtetik Aita Mennin dagoen psikiatriako erizainak, Aita Menni zer den eta zein ildo asistentzialetan diharduen azaltzen digu: osasun mentala, desgaitasun intelektuala, kalte zerebrala eta adinekoak.

Bideoa

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.