Masterrak bertan parte hartzen duten erakundeen babesa eta pilatutako esperientzia dauzka.
Aita Menni Ospitaleko finantza zuzendari Xabier Altuna izan zen Deustuko Unibertsitatearen Kudeaketa Sanitarioko Masterraren III. edizioaren aurkezpenean, gure zentroa ordezkatuz, maiatzaren 25ean. Ekitaldian kudeaketa sanitarioaren beste profesional batzuekin bat egin zuen, horien artean egonik zehazki Asuncion Klinika, Oftalmologiako Institutu Kliniko Kirurgikoa, Igurco-Zerbitzu Soziosanitarioak, IMQ Taldea, Quiron Taldea, Vithas Taldea, San Joan Jainkoarena, Onkologikoa, Mutualia, Matia Fundazioa eta Ahizpa Ospitalarien Gizarte Zerbitzu Integratuak. Aita Mennik irakaskuntzako erakunde moduan dihardu Deustuko Unibertsitatearekin graduondo honetan. Halaber, bi erakundeek hitzarmen bat daukate masterra egin duten ikasleen errotaziorako, Psikologia Klinikoko titulazioetan, Psikologiako Klinikoko masterrean eta Neuropsikologiako espezialitatean bezala.
Eremu pribatuko erakunde sanitario eta soziosanitario ezagunek bat egiten dute masterrean, helburua izanik gazte profesionalen prestakuntza eta trebakuntza osatzea, zuzendaritzako ezagutza eta trebetasun berriekin, sektore sanitario eta soziosanitarioko garapen profesionalera bideratuta, sistemaren etorkizuneko kudeatzaileak izan daitezen. Aurreikusten da kudeaketa sanitarioaren segmentuan enplegu eskaria egongo dela, batez beste 15 urteko epean, gaur egun zentro sanitarioetan zuzendaritzan diharduten pertsonen %50ek erretiroa hartuko baitute.
Testuinguru horretan, beharrezkoa da eraldaketa betean dagoen sektore batera zuzendutako prestakuntza ematea, izan ere, kasu askotan, ez dira soilik ospitaleak edo erakunde sanitarioak kudeatu behar, baizik eta baita dispositibo integratuak ere, erakunde sareak eta sistema soziosanitarioak. Kudeaketaren konpetentzia klasikoetatik harantzago, lidergoaren eta taldeak kudeatzeko gaitasunaren beharra gero eta handiagoa da, ahaztu gabe lider klinikoentzat ere beharrezkoak direla kudeaketaren inguruko konpetentziak, gehienetan medikuntzako eta erizaintzako profesionalak izaten baitira.
Hirugarren edizioaren inaugurazio hitzaldia Deusto Business Schooleko Ruben Llopek eman zuen, eta gaia izan zen lidergoa, humanismoa eta eraldaketa. Ondoren, Deustuko Comercial eraikinean bertan, eztabaida bat egin zen kudeaketa sanitarioaren profesionalizazioari eta garapenari buruz.