Adineko pertsona

Aita Menni Egoitzek eta Eguneko Zentroek San Benito Menni oroitarazi dute

Eucaristía en la Residencia de tercera edad Txurdinagabarri

Apirila amaiera momentu berezia da Aita Mennik kudeatzen dituen adineko pertsonen Egoitza eta Eguneko Zentroentzat. Izan ere, San Benito Menniren heriotzaren urtemuga ospatu dute apirilaren 24an, jarduera anitzekin.

Bilboko Txurdinagabarri Egoitzak eman zion hasiera egutegiari apirilaren 19an paziente, senide eta langileentzako eukaristia ospatuz, Aita Menniko Zuzendaritza Kontseiluko kideak ere bertan zirela, Euskadiko Ahizpa Ospitalarien ahizpa nagusi Monserrat Esparza eta Mikel Tellaeche zuzendari kudeatzailea buru zituztela.

Ahizpa Monserratek ongi etorria eman, eta San Benito Menniren figuraz eta bere legatu ezin baliotsuagoari buruz hitz egin zuen, abegikortasuna hedatzera eta praktikatzera, eta gehien sufritzen dutenen zerbitzura entregatzera animatuz. Hilaren 29an, igandea, Bokazioen aldeko Otoitzaren Mundu Eguneko ospakizunaren harira, beste herrialde batzuetatik Kongregazioan sartu nahi duten ahizpak ere gogoan izan zituen, hala nola Vietnam, India, Filipinak edo Kamerun.

Intervención de la superiora de Hermanas Hospitalarias

Herrialde afrikar horretan, Kamerunen hain zuzen ere, du jatorria Txurdinagabarriko meza eman zuen apaizak. Eta Afrikatik zetorren ere aldarea estaltzen zuen eta San Benito Menniren ehungarren urtemugaren logotipoa zuen zapiak. Aldarearen atzean, Ahizpa Ospitalarien fundatzailearen irudia eta Lanpedusako Gurutzearen erreprodukzioa, berriki Arrasateko Aita Menni Ospitalea bisitatu duena eta munduan zehar ibiltzen dena errefuxiatuekiko elkartasunaren sinbolo gisa.

Eucaristía en la Residencia de tercera edad Txurdinagabarri

San Benito Menniren ereduari buruz hitz egin zigun Aita Agustinek, bere bizitza gaixo eta behartsuei emana nola pasa zuen, umiltasunetik. Halaber, Txurdinagabarriko familia osatzen zuten eta gaur gurekin ez dauden pertsonentzat ere oroitzapen hitzak izan zituen.

Eucaristía en la Residencia de tercera edad Txurdinagabarri

Eukaristiaren amaieran, ezusteko espontaneo eta atsegina izan genuen: Eguneko Zentroko erabiltzaile batek ezustean mikrofonoa hartu eta Txurdinagabarrin lan egiten duten pertsonekiko hitz ederrak izan zituen, egiten duten lana eskertuz eta haien entrega eta egiteko modu ona nabarmenduz.

Ondoren, Egoitzako eta Eguneko Zentroko langileak eta Zuzendaritza lunch baten inguruan bildu ziren.

Lunch en la Residencia de mayores Txurdinagabarri de Bilbao

Antzeko ekitaldiak egin ziren hilaren 20 eta 25ean Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzan eta Villabonako Santiago Egoitzan, hurrenez hurren, eukaristiekin eta langileentzako lunchekin, eta arratsaldean egoiliar eta senideentzako jarduerekin.

Eucaristía en la Residencia de ancianos Santiago de Villabona, GIpuzkoa

Concierto de acordeón en la Residencia geriátrica Santiago de Villabona

Concierto de acordeón en la Residencia geriátrica Santiago de Villabona

Partekatu