Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen “Euskailurik gabeko zentroak” jardunaldi teknikoan izan da
Aita Menniko Erizaintza Departamentua ordezkaritza batek parte hartu du joan den otsailaren 22an Palentziako Ahizpa Ospitalarioen Zentro Soziosanitarioan egin zen “Euskailurik gabeko zentroak” izeneko jardunaldi teknikoan.
Jardunaldira joatea Ahizpa Ospitalarioen zentroen arteko praktika onen trukearen parte da, Erakundean ezarritako neurri bat, ekintza eta prozedura sistematiko, eraginkor, efiziente, jasangarri eta malgu horiek partekatu ahal izateko, are gehiago kontuan hartuta, erabiltzailearen eta haren familiaren beharrak eta itxaropenak asetzeaz gain, zerbitzuaren kalitate estandarrak nabarmen hobetzea dakartela.
Adinekoen arreta gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da gure gizartea jasaten ari den aldaketa demografikoen esparruan, eta, arlo horretan, zaintza profesionala gero eta gehiago arreta integral eta indibidualizatuan oinarritzen da, erabiltzailea izaki bakar eta libre moduan hartuta, zeina arriskua gauza positibo moduan hartzen duen eta eusteko mekanismoak hobekuntzarako arlo argi moduan hartzen dituen ingurune batean bizi den.
Erorikoak eta lesioak prebenitzeko orain arteko ohiko praktikak, hala nola euste fisikoak eta ohe eta gurpil aulkietan mugitzeko murrizketak, aldatzen ari dira eta arrisku horiek maneiatzeko modu berriei bide ematen ari zaie. Gai horri aurre egiteko erabiltzen ari diren ikuspegi batzuk ezagutzeko eta praktika onak trukatzeko, Aita Menniko Erizaintza Departamentuko gure profesionaletako bi, Nagore Urzelai eta Charo Murillo, jardunaldian izan ziren; han izan ziren, halaber, Gaztela eta Leongo Juntako Gizarte Zerbitzuetako gerente Carlos Raul de Pablos Perez, Adinekoen Erakundeen Espainiako Konfederazioko lehendakari Sabina Camacho (CEOMA), Palentziako Ahizpa Ospitalarioen Zentro Sanitarioko zuzendari gerente Javier Arellano eta “Askatu adinekoa eta alzheimer gaixoa” Programa Nazionaleko zuzendari tekniko Antonio Burgueño doktorea, adinekoen zentro asistentzialetako arduradunekin eta profesionalekin batera.
Jardunaldian zehar, Ahizpa Ospitalarioen Zentro Sanitarioak Urrezko Akreditazioa jaso zuen, adinekoen arloan euskailurik gabeko zentro gisa, eta, beraz, CEOMAk ematen duen ziurtagiri hori duen Gaztela eta Leongo lehen zentro soziosanitarioa da.
Jardunaldian parte hartuta, Aita Mennik erakundearen bi alderdi sendotzeko prozesuan duen konpromisoa berretsi du, hau da: Pertsonarengan Oinarritutako Arreta eredua eta euskailu fisikoak kentzeko sentsibilizazioa..
Jardunaldi honetara joatea beste urrats bat da Aita Mennik bere zentroetan Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Eredua ezarri eta aplikatzeko eta gai honi buruzko ezagutza zabaltzeko hasitako bidean, Jose Antonio Ezquerra Adineko Pertsonaren Arloko arduradunak Gipuzkoako Foru Aldundiko adinekoen egoitza eta eguneko zentroei emandako formazio saioen bidez.
Horrekin guztiarekin, Adinekoen Arloan aurrera egiten da zaintza indibidualizatuaren etorkizunerako aldaketa baterantz, pertsonari lagunduz bere beharrak eta bere familiarenak asetzeko.