B ELUko jantokia, irabazleak!!
Azken egunotan gure ospitalean Gabonak ospatzeko aurreikusitako hainbat ekitaldi garatu dira; horien artean Gabonetako I. Dekorazio lehiaketa. Unitate guztietako jantokiek parte hartu dute.
Joan den 30ean epaimahaia -ahizpa Aurorak, Nacho Quemadak, Irune Galarragak, Egoitz Zabalak eta Macarena Aspiunzak osatutakoak- ospitaletik ibili zen Unitate bakoitza ikusten jantokien Gabonetako apaingarriak baloratzeko.
Mahaien eta eremu osoko dekorazioa denboraz eta ardura handiz eginda zegoen. Argazkietan ikus daitekeenez, apaingarriak, unitateetako taldeetako profesionalek eta pazienteek egindako elementuak ziren.
Zaila izan zen epaimahaikideentzat Gabonetako jantokirik onena aukeratzea, baina azkenean B Egonaldi Luzeko Unitatea (ELU) hautatu zuten irabazle. Esan daiteke lehia handia egon zela, apaingarrien originaltasunarengatik, sormenarengatik eta gustu onarengatik.
Jantoki guztiak bero eta eroso zeuden Gabonak ospatzeko. Irabazi zuen unitateaz gain, beste unitate batzuk ere lehen posturako hautagaiak ziren. Esaterako, nabarmendu behar da psikogeriatria unitateetako jantokietan egindako lana (Benito Menni 2 eta 3 unitateetan).
Lehen urtea da Gabonetako Jantokien Lehiaketa hau egiten dena. Eta esperientzia zoragarria izan da, beraz, datozen Gabonetan berriro antolatuko dugu.