Aisialdiko eta komunitatean integratzeko ekintzaz betetako Gabonak
Ahizpa Ospitalarien zentro guztiek merezi bezala ospatu dituzte Gabonak. Sarrera honetan ikusiko dugu nola igaro dituzten gabonetako egun hunkigarri horiek Aita Menniko Kalte Zerebraleko Arrasateko Eguneko Zentroan.
Azoka Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroaren xedea da kalte zerebrala duten lagunen eta euren senideen bizi kalitatea hobetzea. Arrazoi hori dela eta, gure taldeak erabiltzaile bakoitzarekin egiten du lan, babesa nola eskaini eta euren bizitzako premietan nola lagundu pentsatuz.
Eta, Gabon hauetan, daukaten konpromisoa ekintza ugaritan islatu da, betiere integrazio, parte hartze eta inklusio zentzua bilatuz. Gure inguruan ohikoa denez, Gabonetako ekintzei San Tomas eguneko txistor tipikoa janez ekin genien, hilaren 21ean.
Gabon Gauetik hurbilago, geure opari poltsatxoak prestatu genituen, eta kamiseta pertsonalizatuak, maite ditugu pertsonei oparitzeko. Gabon Gaueko egunaren goizean, oso eguraldi ona zegoenez, kalera irten ginen Gabonetako postuak ikustera. Ikusten duzuenez, batzuk baserritar jantzi ziren ere. Denek aprobetxatu genuen eguna jatetxeko marisko paella bat bazkaltzeko. Ikusten duzue nola zaintzen dugun geure burua! Ondoren kalean paseatu genuen, gabon giroaz gozatzeko, eta pilo bat disfrutatu genuen.
Argazkietan gure Gabonetako saskiaren zozketa partikularrean irabazi zuten pertsonak ikusi daitezke. Hiru saski txiki zozkatu genituen gure erabiltzaileen artean. Hiru saski handi ere prestatu genituen, urtero bezala, AMS GKEari emateko. Isabel eta Iñaki etorri ziren jasotzera. Gabon Zaharreko kanpaietarako, Azoka Eguneko Zentroan Cristina Pedroche eta Alberto Chicote imitatu genituen, oso jantzi dotoreekin.
Argazkietan, halaber, zentroaren dekorazioa ikusi daiteke, eta hor bihotzez osatutako panel bat nabarmentzen da, zeinean urte berriro ditugun nahiak idatzi genituen, guri gertatzea nahi dugun gauza on guztiak.
Eskari arruntagoekin, hilaren 3an, ostirala, Errege Magoen gutuna idatzi genuen: bota batzuk, jertse bat, liburu bat, etab. Oso ongi portatu gara eta, beraz, ia dena ekarri ziguten. Egun horretan bertan ireki genituen ‘lagun ezkutuaren’ opariak, eta dadoetan jokatzen banatu genituen. Beti bezala, egun horietan bingoan eta kartetan aritu gara. Nobedade moduan, Birusa estreinatu dugu, modan dagoen joko oso dibertigarri bat. Ikusten duzue primeran igaro dugula eta ez zaigula ezer falta izan.