Aire zabalean zabaltzan
Udaren etorrerarekin tramankuluak hartu eta aire zabalera joan gara lan egitera; zabaltzara hain zuzen. Paseatzera joan gaitezke, gimnasia egin, edo eguzkitara edo itzalpera eserita gera gaitezke; norberak nahi duena.
Zenbait egoiliarrek, hala nola Begok edo Mariak zabaltzan ematen dute denbora. “Zoragarria da”, diote. Beste zenbait, Cesar edo Jesusa esaterako, oso pozik daude jarduerak aire zabalean eta eguzkitara egitearekin. Dorarentzat, eraikina egin zutenek “urrezko eskuak dituzte”.
Beste batzuek, berriz, Severinok adibidez, zabaltzara “neguan ere” igotzea proposatzen dute, edo eguraldi ona egiten duenean eguzkitako batzuekin bazkaltzea han goian.