Ahizpa Ospitalarioen DemoDay Berrikuntza Jardunaldian parte hartu dugu

El pasado miércoles 4 de diciembre, la sede central de Madrid de Hermanas Hospitalarias acogió la Jornada del DemoDay de Innovación, un encuentro que constituye el cierre del programa práctico-formativo para impulsar proyectos innovadores en Hermanas Hospitalarias con el acompañamiento de la agencia de innovación SDLI.
Grupo de participantes en el DemoDay de Hermanas Hospitalarias

Jardunaldian Ahizpa Ospitalarioen zentroetako berrikuntzaren erreferenteek azken hilabeteetan landu dituzten proiektuak aurkeztu zituzten. Assitentzia eta hezkuntza arloko sei proiektu izan ziren, Ahizpa Ospitalarioen laguntza lerro bakoitzari lotuta: Osasun Mentala, Kalte Zerebrala eta Neurorrehabilitazioa, Zaintza Aringarriak, Desgaitasun Intelektuala, Geriatria eta Dementzia eta Medikuntza Orokorra.

Baliabideen kudeaketan eraginkortasuna nola hobetu, paziente/erabiltzaileen arretan diziplinarteko komunikazioa nola hobetu, profesionalen egoera emozionala nola hobetu edo desgaitasun intelektuala duten erabiltzaileen normalizazio eta gizarteratze osoa sustatuko duten ingurune komunitarioagoak nola sortu planteatzen duten ekimenak dira, besteak beste. Horien guztien alderdi komuna erabiltzaileen eta profesionalen arreta eta bizi kalitatea hobetzera bideratutako berrikuntza proiektuen garapena da, asistentziaren eta hezkuntzaren arloko berrikuntzaren ahalmen eraldatzailea erakutsiz.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen aldetik, gure zuzendari asistentzial Jose Luis Giron, Antolakuntza eta Kalitateko arduradun Susana Fernandez-Monge eta Informazioaren Teknologien arduradun Oscar Ortiz de Lejarazu bertaratu ziren.

Ahizpa Ospitalarioen DemoDay Berrikuntza Jardunaldian parte hartu dugu

Sanitario ekintzaile baten esperientzia osasungintzan

Alvaro Sanchez Ferrok –Madrilgo 12 de Octubre Ospitaleko neurologoa eta Leukoren sortzaileetako bat– «Sanitario ekintzaile baten esperientzia osasungintzan» izeneko hitzaldi inspiratzaile bat eskaini zuen DemoDay Berrikuntza Jardunaldi honetan. Berrikuntza Azpibatzordeko zuzendaritzak aukera baliatu zuen berrikuntzako talde guztiei beren ahalegina eta dedikazioa eskertzeko eta proiektuek etorkizunean izango duten eragin positiboa aitortzeko.

Partekatu